Kazeta

Eñaut Aramendiren errekurtsoa gaur aztertua

Iragan den urteko ekainean, Eñaut Aramendiren kontrako auzian, prokuradoreak hiru urteko kondena eskatu zuen; horietariko bi suspentsioarekin. Epaileak kondenari beste urte bat gehitu zion. Erabakiaren kontra, E. Aramendik helegitea ezarri zuen eta gaur Pariseko Dei auzitegiak aztertuko du. Bere abokatuak azaldu duenez, erabakia ekainaren 24an jakinen da.

Epaileak fiskalak baino urte bat gehiago eskatu dio. Epaileak fiskalak baino urte bat gehiago eskatu dio.
Epaileak fiskalak baino urte bat gehiago eskatu dio. Epaileak fiskalak baino urte bat gehiago eskatu dio.

2014. urteko ekainean, Eñaut Aramendiren auzian prokuradoreak hiru urteko espetxe zigorra eskatu zuen. Horietariko bi suspentsioarekin izanen ziren. Eskaera horren aitzinean, epaileak beste urte bat gehitu zion eta E. Aramendik errekurtsoa egitea erabaki zuen. Maiatzaren 6an Pariseko Dei auzitegiak helegitea aztertu du eta ekainaren 24an deliberoa jakinaraziko duela iragarri du.

Aramendiren abokatua den Xantiana Cachenautek, abokatu orokorrak Delituen Auzitegiak eskatutako kondenaren konfirmazioa eskatu du. Hau da, bi urteko espetxe zigorra eta beste bi urte urte suspentsioarekin. Hain zuzen ere, sindikalistari "ETAko hiru kideri aterpetzea atzemaitea" leporatzen diote.

Abokatuarentzat eskaera "zentzugabekeria" da. "Espero dut kondena ez dela baieztatua izanen. Epaileak, aditua den fiskala baino kondena handiagoa eskatu du. Eñaut espetxean jadanik urte bat pasa du eta hori oso zorrotza da", adierazi du.

Gertakariak

2010eko maiatzaren 10ean "ETAren kontrako operazio" batean, Eñaut Aramendi eta bere bikotea Leticia Chevalier Urruñan atxilotu zituzten. Operazio berdinean, baina Baionan, Mikel Karrera, Arkaitz Agirregabiria eta Maite Aranalde atxilotu zituzten.

Eñaut Aramendi urte batez kartzelan egon zen eta 2011ko maiatzaren 17an kontrol judizial pean aske gelditu zen. Hiru baldintza bete behar zituen: departamendutik ateratzeko debekua, bi asteetatik behin komisaldegian izenpetzea eta bere prozedurarekin zerikusia zuten pertsonekin mintzatzeko debekua errespetatzea.

Hilabete batzuk beranduago, Pariseko Dei Gortearen Instrukzio Ganberak haren defentsa eskubideak urratu zituela ebatzi zuen eta haren atxiloaldia baliogabetu zuen. Hain zuzen ere, atxiloaldian abokatua ikusteko eskubidea eta isilik egoteko posibilitatea zuela ez zitzaion zehaztu. Horren ondorioz, atxiloaldian egindako adierazpenak baliogabetu zituzten eta baldintzak kenduak izan zitzaizkion.

Urte bat gehiago

"Fiskalak egindako eskaerarekin egindako urte beteko kondena kubritzen da eta ezeztapenarekin bi urteko kondena gelditzen zitzaizkion. Baina ez zen berriz espetxera sartu beharko", esplikatu du abokatuak. Maiatzaren 5ean elegitearekin lotutako audientzia iraganen da. "Dei auzitegiak nahi duena egin dezake: konfirmatu, gutxitu edo handitu ere bai", zehaztu du Cachenautek.