Sei urteko kondena zazpi gazte independentistentzat

Abenduan Madrilen epaitutako 28 gazte independentistetatik, zazpik sei urteko kondea jaso dute. Honakoak dira kondenatutakoak: Ibon Esteban, Xabat Moran, Aiala Zaldibar, Bergoi Madernaz, Igarki Robles, Marina Sagastizabal eta Ainhoa Villaverde. Beste guztiak absolbitu dituzte.

Kazeta|2015/05/06 15:20|0 iruzkin
Libre
21 gazte absolbitu dituzte eta zazpik sei urteko kondena jaso dute. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Maiatzaren 6an 14.00ak aldera herritarrez jantzitako poliziek Bilbon Xabat Moran atxilotu dute. Honetaz gain, Ainhoa Villaverde, Marina Sagastizabal eta Bergoi Madernaz ere atxilotuak izan dira. Atxilotuak izan ondoren, sei urteko kondena jaso dutela jakin dute. Horiekin batera, Ibon Esteban, Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Marina Sagastizabalek kondena berdina jaso dute. Horiek, beste 21 gazte independentistekin batera, iragan den abenduan Madrilen epaituak izan ziren.

Makroepaiketa horretan Segiko kideak izatea leporatu zaie. Azkenean, prokuradoreak horietariko 12ri akusazioa ezeztatu zien. Gaur egun arte, beste 16ek sententzia itxoiten zuten eta jaso baino lehen lehen atxiloketak gauzatu dira. Hain zuzen ere, 28etatik zazpik sei urteko kondena jaso dute eta beste guztiak absolbitu ditu epaileak. 

Hainbat puntuetan, herritarrak mobilizatzen ari dira kondena jaso duten beste herritarrei beren sostengua adierazteko.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK