Kazeta

.EUS bakoitzeko, hamar euro Seaskarentzat

Maiatzaren 1etik 10era PuntuEUS Fundazioak domeinu-izen bakoitzeko hamar euro Seaskari emaitea erabaki du. Kanpaina horrekin, bere ekarpenaren bidez Ipar Euskal Herrian duen presentzia sendotu nahi du. Horretaz gain, hainbat aurkezpen antolatu dituzte, lehena apirilaren 30an Baionan iraganen da.

puntuEUS fundazioko lan taldea: Lorea Arakistain Aizpiri, Josu Waliño Pizarro eta Iratxe Esnaola Arribillaga. (puntuEUS)
puntuEUS fundazioko lan taldea: Lorea Arakistain Aizpiri, Josu Waliño Pizarro eta Iratxe Esnaola Arribillaga. (puntuEUS)

PuntuEUS fundazioak Seaskari bere ekarpena egin nahi izan dio. Maiatzaren 1etik 10era .EUS domeinu-izenean erregistratzen den kide bakoitzeko hamar euro ikastolen elkarteari bideratuko dira. Fundazioak Ipar Euskal Herrian domeinua hobeto ezagutzera emateaz gain, presentzia sendotu nahi du. Bide horretatik, hainbat aurkezpen antolatu ditu.

Aurtengo Herri Urrats ospakizuna Ziburuko ikastolaren alde joko du. Seaskari laguntzeko eta ikastola berriaren eraikuntzarentzat ekarpena egiteko, fundazioak "eskaintza berezia prestatu du".

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea laguntzeaz gain, PuntuEUS-ek aurkezpen hitzaldiak prestatu ditu. Lehen hitzordua apirilaren 30an 18.30etan Baionako Elkar dendan iraganen da. PuntuEUS fundazioko zuzendaria den Josu Weliñok domeinua aurkeztuko du. Halaber, maiatzaren 11an 18.30etan Uztaritzeko Lapurdi gelan "Zergatik eta nola erabili .EUS domeinua?" hitzaldia eskainiko da. EKErekin elkarlanean zuzendariak eta Manex Garaiok parte hartuko dute.