Baigorri, Nafarren arteko adiskidetzaz josia

Urtero egutegiak dioen bezala, Baigorri milaka nafarren topalekua bilakatuko da. Nafarroaren Egunak euskal kulturaren aldeko aldarrikapenak eta ikurrak plazara aterako ditu.

 

Kazeta|2015/04/26 08:20|0 iruzkin
Etx_000430_146695
Nafarroaren Eguna Baigorrin, 2000 (Bob EDME)

Ailegatu da eguna. Baigorriko herritar batzuek diotenez, "urteko egunik garrantzitsuena". Haiekin batera, nafar askok ez dute Baigorrira joaiteko hitzordua galdu nahi. Goizetik, txistulariek, joaldunek edo lamiek giroa berotuko dute. Nafar guzien adiskidetzea sinbolizatzen duen eguna.

Nahiz eta apirilaren 26an Nafarroaren Eguna ospatzen den, hilabete osoan zehar antolatu den Baigorriko kulturaldiak Baxe Nafarroko eskualde horretako giroa berotu du. "Enetzat egun hau, urtean zehar egiten den lan guziaren emaitza da", aitortu du Basaizea kultur elkarteko kidea den Ramuntxo Bidartek.

Apirilaren 25ean, "Guk ta guk-tarrak" ikusgarria eskaini ondoren, biharamunean Baigorri Nafarroa osotik etorritako pertsonen topagunea bilakatu da. 10.30etatik aitzina txalapartaren lehen soinuak entzunen dira eta ondotik elizaren ondoko plaza dantza ikusgarriaren eszenatokia bihurtuko da. Besteak beste, irrintzi artean animatuko direnek "Larrain Dantzan" parte hartuko dute.

Ikastolaren aldeko bazkaria ondoren, kontzertu eta jauziak ikusteko parada izanen da. Kiki Bordatxo, Xutik edo Itziarren Semeek beren musikarekin eguna alaitzen segituko dute.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK