Larralde eta Bilbaok finala jokatuko dute Etcheverry eta Ducassouren kontra

Apirilaren 10 eta 1an, Peio Larralde, Bixintxo Bilbao, Hervé Etcheverry eta Baptiste Ducassouk Frantziako élite pro esku pilota txapelketako finalarentzat sailkatu dira. Apirilaren 26an, igandean, Baionako Trinkete Modernoan finala jokatuko dute.

Charlotte DALMONT|2015/04/24 22:30|0 iruzkin
Kaz_pilota_anglet_bobedme111
Baptiste Ducassou eta Hervé Etcheverry, Peio Larralde eta Bixintxo Bilbaoen kontra arituko dira finalean. - © Bob Edme

Frantziako elite pro esku pilota txapelketaren finalak kalitate handiko jokoa iragartzen du. Banakako txapelketaren bi finalistak batzen ditu, Peio Larralde eta Baptiste Ducassou eta erdi-finalista bat: Bixintxo Bilbao.

Baptiste Ducassou eta Hervé Etcheverryk irabazteko aukera handiak dituztela erakutsi dute. Partidetan zehar esperientzia handiko jokalariak irabazi dituzte, adibidez, Phillipe Bielle edo Pascal De Ezcurra.

Gisa berean, Peio Larralde eta Bixintxo Bilbaok, Laurent Lambert eta Thierry Harismendy bikotearen kontra irabazi dute. Gorakada handi bat egin dute txapelketan zehar. Maila handiko jokalari hauen artean Baionako Trinketeko hitzorduan joko interesgarria izanen da.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK