Argitxu DUFAU

Errobiko artamendu zentroa: beste bilkura bat "erantzunik gabekoa"

Gaur, apirilaren 17an, Errobi zentroko langileak Bordalen Ugecam-aren zuzendariarekin bildu dira. Beste behin ere, etxean egoiteko pagatuak diren langileak "erantzun zehatzik" gabe itzuli dira.

Errobi zentroko langileak Baionako manifestazioan. (© Isabelle Miquelestorena)
Errobi zentroko langileak Baionako manifestazioan. (© Isabelle Miquelestorena)

Gaur, apirilaren 17a ostiralarekin, Itsasuko artamendu zentroko enpresako komitearen ordezkariak (FO, CGT, CFDT) Bordalera joan dira Ugecam zuzendari nagusia den Groppo jaunarekin biltzeko.

"Aldi bat gehiago solas lanbrotsuetan gira, erantzun zehatzarik gabe", adierazten du Maritxu Elis FO sindikatako kideak. "Mugimendua azkartu beharko da entzunak izateko", aitortu du.

Oroitarazi behar da, langileak aste huntan Parisen CNAMarekin (Eritasun Asurantzen Kutxa Nazionala) bildu direla baina "esperantza guttirekin" atera direla ere. Martxoaren 31tik, 44 medikuak demititu dutenetik, paziente eskasagatik langileak etxean egoteko pagatuak dira.