Kazeta

Etxeratek 70 bat senide abokatuei buruz deklaratzera deituak izan direla salatu du

Etxeratek, 70 senide baino gehiago Intxaurrondo (Gipuzkoa) eta La Salveko (Bizkaia) polizia etxeetara deklaratzea deituak izan direla salatu du. Gertakari hauek urtarrilean "Mate" operazioak eragin zituen abokatuen atxiloketei lotuak dira.

 

Guardia Zibilaren irudiak "Mate" operazioan. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Guardia Zibilaren irudiak "Mate" operazioan. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Etxeratek, apirilaren 15ean, Naiz hedabideari jakinarazi du 70 senide baino gehiagok abokatuei buruz deklaratzea deituak izan direla. Hain zuzen ere, "herritarrez jantzitako Institutu armatuko Polizia-agenteek etxeetara aurkeztuz zitazioak eman dituzte, kasu batzuetan gaueko ordu berantetan. Mementuz zitazioen emaiteak segitzen du, beraz hunkitutako pertsonen kopurua emendatzen da".

Etxeratek defentsa juridikoaren eskubidearen kontrako kanpaina salatu du, hunek orain senideak eragiketen piezak bezala kokatzen ditu".