Argitxu Dufau

Baldintzapeko askatasuna oholtza aitzinean Senperen

Apirilaren 4ean, Bagoaz kolektiboak baldintzapeko askatasunari buruzko ekitaldi bat antolatu du. 200 pertsona hurbildu dira Senpereko Larreko salara.

 

Jokin Aralde, preso ohiak torturak jasan ditu atxilotua izan zenean 2002an (© Isabelle Miquelestorena)
Jokin Aralde, preso ohiak torturak jasan ditu atxilotua izan zenean 2002an (© Isabelle Miquelestorena)

Apirilaren 4ean, larunbatez, 200 pertsona bildu dira Senpereko Larreko gelan baldintzapeko askatasunari buruzko ekitaldian, Bagoaz kolektiboak antolaturik.

Gaur egun, 455 lagun preso dira horietarik 35ek 20 urte baino gehiago bete dituzte kartzelan et bederatzi larriki eri dira. Jakes Esnalek, Frederik Haranburuk "Xistor", Unai eta Ion Parotek 25 urte daramazkite presodegian. Justizia frantsesak Ion Parot eta Xistori balditzapeko askatasuna errefusatu die, nahiz eta haien kartzela zigorraren gutiengoa bete izan. Bagoazek egoera hori salatu du hitzartzeen bidez, Senperen.

Jokin Aranaldek jasan zituen torturen lekukotasun hunkigarria eman du. Pakito Lujanbiok ere preso iragan dituen 29 urteak nola bizi izan dituen kontatu du. Fred Fort olerkariak ezagutzen duen preso baten bizia kondatzen zuen poema bat eskaini du. Bukatzeko, hiru presoren seme-alabek hitza hartu dute haien 25 urteko egunerokotasuna esplikatzeko : distanzia, bidaiak, eskasak, pozak...

Ekitaldiaren bukaeran, Bagoaz-eko Emilie Martinek eta Laurence Hardouinek hartu dute hitza.
Azaldutakoaren arabera ekitaldia ez da ospakizun bat edota omenaldi bat izan, baizik eta presoei herri honen historiaren eta etorkizunaren parte direla adierazteko manera bat. Euskal preso eta iheslari guziak Euskal Herrian izan arte borrokan segitzeko deia egin dute eta azpimarratu dute badela garaia Estatu frantses eta espainolak konponbideari ekiteko.