Kazeta

Oier Oa Parise inguruan bizitzera behartuko dute dute

Yvelines departamenduko Saint-Germain-en-Laye herrian asignatua izanen da Oier Oa. Apirilaren 4 huntan aterako da kartzelatik.

Nahiz eta kartzelatik kanpo izan, Oier Oa familiarengandik urrun bizitzera behartua izanen da. Argazkia Bob EDME.
Nahiz eta kartzelatik kanpo izan, Oier Oa familiarengandik urrun bizitzera behartua izanen da. Argazkia Bob EDME.

Kartzelatik atera baino egun bat lehenago jakin dute haren ahaideek nun bizi beharko zuen Oier Oak askatasuna berreskuratu bezain fite. Parise mendebaldean den Saint-Germain-en-Laye (Yvelines) herrian izanen da asignatua Larresoroarra. Apirilaren 4 huntatik aitzina, haren estatutu berria dela eta, egunean hiru aldiz izenpetu beharko du komisaldegian.

Oier Oa duela lau urte preso sartu zuten. Hemendik aitzina, bere abokatua den Xantiana Cachenaut-k Larresoroarra bere familiarengandik urbilago bizitzeko eskaera eginen du. Oier Oaren familiak, lagunek eta hautetsi zonbaitzuk Larresoron aske gelditzea aldarrikatu dute eta haren sustenguz, heldu den apirilaren 11n Larresoron manifestazio bat antolatu dute.