Itsasuko artamendu zentroko hiru medikuek dimisioa aurkeztu dute

Martxoaren 26an Itsasuko "La Nive" artamendu zentroko langileek greba egin dute, egoitzaren desagerpenaren kontra direla adierazteko. FO sindikatuak bizitzen den egoeraren aitzinean hiru medikuek dimisionatu dutela iragarri du. Martxoaren 27an langileak Bordelera joanen dira enpresa komiteak antolatutako bilkura berezian parte hartzeko.

Bidegain, Iurre|2015/03/27 08:25|0 iruzkin |
Image7
Itsasuko artamendu zentroak paziente bakar bat du gaur egun. Argazkia: Itsasuko artamendu zentroa.