Kazeta

Gaur justiziak Ibon Fernandez Iradiren kasua berriz aztertuko du

Martxoaren 26an Estatu frantseseko justiziak Ibon Fernandez Iradiren defentsak eta prokuradoreak jarritako helegiteak aztertu ditu. Esklerosis anizkoitza duen euskal presoak hiru ikerketa pasa ditu; azkenak bere egoera kartzelarekin bateragarria dela adierazi du. Maritxu Paulus presoaren abokatuak suspentsio eskaeraren erantzuna maiatzaren 7an jakinen dela iragarri du.

Ibon Fernandez Iradiren aldeko elkarretaratzea martxoaren 26an Baionan. © Isabelle MIQUELESTORENA
Ibon Fernandez Iradiren aldeko elkarretaratzea martxoaren 26an Baionan. © Isabelle MIQUELESTORENA

Martxoaren 26an, ostegunarekin, justizia frantsesak Ibon Fernandez Iradiren defentsak eta prokuradoreak ezarritako helegiteak aztertu ditu. Gogoratu behar da, martxoaren 20an, Bagoaz kolektiboak eta Maritxu Paulus euskal presoaren abokatuak, adituek egindako 3. osasun azterketaren ondorioak iragarri dituztela. Adituen iritziz, presoaren egoera kartzelarekin bateragarria litzateke. Maritxu Paulus presoaren abokatuak eta Bagoaz kolektiboak suspentsio eskaeraren erantzuna maiatzaren 7an jakinen dela iragarri du.

Fernandez Iradik orotara hiru osasun azterketa pasa ditu. Defentsak, lehen bi txostenek gaixorik dagoen presoaren alde jotzen zutela aldarrikatu du eta hirugarren hau "kontraesanaz" beterik dagoela gaineratu du. Horregatik, legea aplikatzea galdegin du eta lasartearraren askatasuna exijitu du.

Martxoaren 26an justiziak aztertu du euskal presoaren suspentsio eskaera eta azkenean bere abokatuak maiatzaren 7an deliberoa jakinen dela iragarri du. Parisen iragan den hitzorduan, Pauslusek ez du Ministerio Publikoaren diskurtsoarekin bat egin.

François Bes, OIPko (Presondegien Nazioarteko Behatokia) kideak, Mediabask hedabideari eskainitako elkarrizketa batean, "presodengia ez dela osasun zentro bat" esplikatu du. Bere iritziz, aditu askok ospitale bat espetxetik hurbil kokatzen bada, uste dute gaixorik diren presoak modu egokian segituak izaiten ahal direla.

OIPko kidearen arabera, egoera orokorraren ikuspegi argirik ez dago. "Ez da sekulan zehaztu gaixorik diren presoen kopurua, ikerketa zehatzik ez delako egin", gehitu du.

Ibon Fernandez Iradiren senideek gogoratu dute Estatu frantseseko Lannemezan kartzelan dagoela. Euskal presoak esklerosis anizkoitza sufritzen du, "eritasun larri bat, endekapenezko gaixotasuna; gaur egun sendaezina".

Sustengu elkarretaratzeak

Justiziak euskal presoaren kasua aztertuko duen egun berdinean, 18.30etan Bagoaz kolektiboak elkarretaratzea antolatu du. Hitzordua, Baionako herriko etxearen aitzinean iraganen da. Halaber, martxoaren 27an, ostiralarekin, Lasarteko Okendo plazan euskal presoen aldeko mobilizazio bat iraganen da.