Ipar Euskal Herriak transizio energetikoaren aldeko engaiamendua hartu du

Ipar Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak, Garazi-Baigorriko Herri elkargoak eta Xiberoko Herri elkargoak elgarrekin lan eginen dute transizio energetikoaren alde.

Kazeta|2015/02/23 15:35|0 iruzkin
Dscn0752
Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak, Garazi-Baigorri eta Xiberoko herri elkargoek ekintza programa bat abiatuko dute

Estatu frantseseko Ministeritzak "Hazkunde berderuntz, energia positibodun lurraldeak" proiektuaren karietara, Ipar Euskal Herria saritu du. Hain  zuzen ere, Transizio energetikoaren mailan 200 lurralde hautatuak izan dira eredu bezala. Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak, Garazi-Baigorri eta Xiberoko herri elkargoek gaiari lotutako ekintza programa bat abiatuko dute.

Transizio ekologikoaren garapena, tokiko baliabideen garapena eta enplegu sorreraren sustapena. Hauek dira Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak, Garazi-Baigorri eta Xiberoko herri elkargoek abiatu duten elgarlanaren helburuak.

Dinamika horretan sartzeko nahia adierazi dutenez, Ministeritzak ADEME erakundearekin batera, Ipar Euskal Herriko hiru eragile hauek bildu ditu. Estatu frantsesak adierazitako sariztatzearekin, "Ipar Euskal Herriari aukera eta ardura ematen zaio ekintza programa bat muntatzeko". Horretararako, Ministeritzak iragarri du 500.000 euro eta bi milio euroren arteko dotazioak eskeiniko dituela.

Engaiamenduak

Hiru sariztatuak Euskal Mendiaren garapen iraunkorraren alde lan egiteaz gain, hainbat proiektu bideratu dituzte. Alde batetik, Garazi-Baigorriko Herri elkargoak "Energia positibodun lurralde" demartxan engaiatu da. Bestalde, Xiberoa 2003. urtetik energia berritzaileen dinamikan parte hartzen du. Azkenik, Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak garapen iraunkorrari buruzko gogoeta estrategiko bat bideratu du, "lurralde animazio misio berezi bat martxan" jarriz.