Kazeta

Beñat Molimos eta Francis Poineau EHLGren lehendakari berriak dira

Hamar urtez, Mixel Berhocoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganbararen lehendakaria izan da. Urteurrenaren ospakizunaren karietara, bere tokia utzi dio gaur izendatu dituzten Beñat Molimos eta Francis Poineau lehendakari berriei.

EHLGren hamar urteen ospakizunak.
EHLGren hamar urteen ospakizunak.

Iraganen den urtarrilaren 17an Euskal Herriko Laborantzak bere hamar urteak ospatu zituen. Ibilbide luze hau Mixel Berhocoirigoin lehendakaritzapean egin da, baina urteurrenaren karietara, bere tokia uztea erabaki du. Otsailaren 20an EHLGak jakinarazi du Beñat Molimos eta Francis Poineau izanen direla lehendakari berriak.

Beñat Molimos Bunuzeko laboraria da eta 2007. urtetik EHLGren bulegoaren partaidea da eta Buru Buru beltza elkartearen lehendakari ordea. Bestalde, Fracis Poineau Larrañeko eta Mitikileko artzain eta gasnaegilea da. Halaber, Ossau-Irati sormarkako lehendakari ohia da. 2005. urtetik, EHLGko bulegokidea eta diruzaina da.

Hamar urteko ibilbidea

Hamar urte ondoren, Mixel Berhocoirigoin bigarren plano batera pasatzea erabaki du. Urteurrenaren ospakizuna baino lehen Mediabaski egindako elgarrizketa batean adierazi zuen bulegoan egonen dela eta elkartearen lanean parte hartzen segituko duela.

Ordurarte izan den lehendakariaren hitzetan, "urte hauetan erreferente puntu bat bilakatzea lortu dugu, laborantzaren iniziatiba baten inguruan kontsulta egiterako orduan". "Laborantzaren paisaiaren parte izaitea lortu dugu; baina anitz borrokatu dugu hortarako", zehaztu du Berhocoirigoinek.