Kazeta

Hautagaiek Les Bascos elkartearen galderei erantzunen diete

Heldu den otsailaren 21an Les Bascos elkarteak mahai inguru bat antolatu du martxoko hauteskundeetako hautagai batzuekin. Hain zuzen ere, hitzorduan partaideek diskrimazioa edo homofobiaren inguruko galderei erantzunen diete.

Diskriminazioa edo homofobia aipagai Les Bascos-en mahai inguruan. Argazkia Gaizka Iroz.
Diskriminazioa edo homofobia aipagai Les Bascos-en mahai inguruan. Argazkia Gaizka Iroz.

Otsailaren 21an, Les Bascos-ek mahai inguru bat antolatu du Baionako Elkarteen etxean. Elkarteko kideak parez parez atxemanen dira martxoko hauteskundeetako hautagaiekin. 14.30etan iraganen den hitzorduan, partaideek homosexualei, bisexualei edo transexualei dagozkion galderei erantzunen diete.

Les Bascos elkartearentzat martxoko hauteskundeak garrantzia handia dute, "departamenduan elkartasuna, ekintza soziala eta osasunaren" ordezkariak direlako. "Eskubideak aitzinatu dira Estatu frantsesean, baina lan handia egin behar da euskaldeka", adierazi du Beñat Gachenek, Les Bascos elkarteko kidea. Gachenek azpimarratu duen bezala, mahai inguru hunen helburua da gizarteak konzientzia hartzea hauteskunde hauek duten garrantziaz.

Kezken erantzunak

"Departamenduko gaitasunetan oinarrituz nola murriztu nahi dituzue diskriminazio kasuak, batez ere homofobia? nola kontutan hartuko dituzue LGTB kideen kezkak edo eskubideak?". Horrelako galderei erantzun beharko diete UDI, EH Bai, PS, edo UMPko hautagaiek.

Les Bascos elkarteak hitzordua erabiliko du bere kanpaina berria abiarazteko. Zehaztu dutenez, hautagaiei agiri bat bidaltzeko asmoa dute eta batzuekin elkartzeko xedea dute ere.