Korrika kultura: magia afaritik, kabaretera

Martxoaren 19an Urepeletik "Euskahaldun" lemapean aurtengo Korrika hasiko da. Hitzordua ailegatu baino lehen Ipar Euskal Herriko txoko ezberdinetan Korrika kulturalak, lasterketaren giroa berotuko du. Asteburu huntan, besteak beste, Kanboko gaztetxean kantu, dantza eta magia afaria antolatu dute.

Kazeta|2015/02/19 13:31|0 iruzkin
Int000030859
Korrika kulturalak lasterketaren giroa berotuko du. Argazkia ARGAZKI PRESS

"Korrika kulturalak euskarazko sorkuntza ezagutaraztea eta zabaltzea" du helburu. Martxoaren 19an Korrika Urepeletik abiatu baino lehen, giroa berotzeko Korrika kulturalak hainbat hitzordu antolatu ditu.

Asteburu huntan, Hazparneko oeihartzean 14.30etan Haurren txokoa prestatua da. Bestalde, otsailaren 20an, Kanboko gaztetxean kantu, dantza eta magia afaria prestatu dute. Hitzorduan, Txoborro magoa, kli-k eta kale dantzak parte hartuko dute. Bestalde, otsailaren 20an ere, Aek kuizz iraganen da Isturitzeko artxea gelan, Hazparneko Gau Eskolak antolaturik.

Azkenik, otsailaren 21ean Mauleko Henbendik enean Amets Arzallus bertsolariak Joxean Goikoetxea soinulariarekin "Ihes" ikusgarria eskeiniko dute. Espektakuluan ihesaren inguruko gogoetak plazatuko dira. Hitzezko gidoia, musikaren gidoiarekin tartekatuko dira, "etengabe gurutzatuz". "Bere herritik ihes dabilen jendeak nola eragiten dugun gu bezala bere herrira iritsi ezinik bizi garen jendeari".

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK