Kazeta

EHrZak europako populu minorizatuei ateak irekitzen dizkio

Heldu den uztailaren 3, 4 eta 5ean Euskal Herria Zuzenean festibala iraganen da Lekornen. Aurten ospakizunak 20. urtebetetzea ospatuko du eta horren karietara ekitaldi bereziak antolatu dituzte. EHrZ sailak bostgarren aldiz antolatuko da munduko musikei festibalaren ateak irekitzeko helburuarekin. Parte hartzeko epea martxoaren 1ean bukatzen da.

Martxoaren 1ean bukatzen da EHrZan izena emaiteko epea. Argazkia Sylvain SENCRISTO.
Martxoaren 1ean bukatzen da EHrZan izena emaiteko epea. Argazkia Sylvain SENCRISTO.

"20 urte, urtero sortzen" lemarekin EHZ festibala ospatuko da heldu den uztailaren 3, 4 eta 5ean.. Aurtengo edizioa berezia izanen da 20. urteurrena ospatuko delako. Besteak beste, antolatu duten EHrZa atalak "kultura minorizatuei" beren musika hedatzea lagunduko du Lekorneko eszenatokietatik.

EHrZa atala bosgarren aldiz ospatuko da aurten. Iragan den edizioan, 90 taldek izena eman zuten eta horietariko 11 festibalean kontzertuak eskeini zituzten. Antolatzaileek adierazi dutenez, orotara 15 populu ordezkatuak izan ziren.

Aurtengo edizioko atala "europako populuetan" zentratuko dute. "Proiektu honen bidez amateurrei haien musika ezagutarazteko parada eman nahi diegu baina baita haien herrien egoeraz inforamtzeko mementoa izatea nahi dugu ere".

Parte hartzeko epea

EHZko antolatzaileek zehaztu dutenaren arabera, EHrZan parte hartu nahi duten taldeak martxoaren 1a arte izanen dute izena emaiteko. Biharamunean bozkak hasiko dira eta jendeak martxoaren 31 arte denbora izanen du bozkatzeko.