Kazeta

Frederik Haranbururen aldeko elgarretaratzea

Heldu den otsailaren 18an, Ni ere Banoak Frederik Haranburu senperetarraren aldeko elgarretaratzea antolatu du eta EH Baik hitzorduaren deia luzatu du ere. "Txistor" euskal presoak baldintzapeko askatasuna eskatu du, 25 urtez espetxean egon ondoren.

Elgarretaratzea eginen da otsailaren 18an Senperen.
Elgarretaratzea eginen da otsailaren 18an Senperen.

Frederik Haranburu, "Txistor" bezala ezagutua dena, duela 25 urte espetxean dela Estatu frantsesean. 2013. urtean baldintzapeko askatasunaren eskaera egin zuen eta heldu den otsailaren 18an justiziak bere eskaera aztertuko du.

Hitzorduaren karietara, Ni ere Banoak elgarretaratze bat antolatu du Senperen, euskal presoaren sustenguz. "Denbora badoa! 25 STOP! Xistor askatu! lemapean, arratsaldeko 19.00etan mobilizazioa antolatu dute.

EH Baik hitzordura joaiteko deia luzatu du ere. Alderdi politikoak gogoratu "bake prozesuaren aldeko urratsak ematen ari den une honetan, Frantziar estatuak berean jarraitzen du: bake prozesua blokatzen eta presoen aldeko urratsik eman gabe".

Halaber, EH Baik Frederik Haranburu, Jakes Esnal, Ion Kepa Parot eta Unai Paroten baldintzapeko askatasunak onartzea exijitu dute.

Honetaz gain, alderdi politikoak gogoratu du heldu den martxoaren 26ean, Ibon Fernandez Iradi gaixorik dagoen euskal presoaren audientzia hasiko dela.

Geroaren hausnarketa

Ni ere Banoak heldu den otsailaren 19an, 14.00etan Senpereko trinkete modernoan prentsaurreko bat antolatu du ekainean egindako manifestazioa eta gero, egindako gogoetaren berri emaiteko. Adierazi duten bezala, kolektiboko 24 eragileek parte hartu duten hausnarketa horretan. "Gure geroari begirako gogoeta bat hasi genuen, base bezala preso eta iheslarien koletiboen bide orriak lantzeko dinamika baten beharra Ipar Euskal Herrian, zabala eta ainitza izanki".