Kazeta

Lurralde frantsesean egoiteko debekua konfirmatu diote Oier Oari

Estatu frantseseko justiziak Oier Oa euskal presoak frantses estatuan egoiteko duen debekuaren errekurtsoa aztertu eta ezetatu du. "Lurralde frantsesean egoiteko debekua" konfirmatu diote, bere abokatua Xantiana Cachenaut-ek adierazi duenez.

Oier Oa euskal preso politikoaren errekurtsoaren ebazpena ezeztatua.
Oier Oa euskal preso politikoaren errekurtsoaren ebazpena ezeztatua.

Oier Oa euskal presoa Estatu frantsesean egoiteko debekuaren errekurtsoa urtarrilaren 8an aztertu zuten. Justiziak erabaki zuen honen ebazpena gaur arte luzatzea eta gaur justiziak helegitea ezeztatu du. Bere abokatuak, Xantiana Cachenaut-ek esplikatu du Oari lurralde frantsesean egoiteko debekua berretsi diotela.

Cachenaut-ek zehaztu duenez, hemendik aitzina bide berri bat aztertuko dute. Hain zuzen ere, kasazio auzitegian helegite bat ezartzearena, Europako giza eskubideen auzitegira jo baino lehen. 

Justizia espainolak bi aldiz ezarri dio euroagindua, ezker abertzaleko gazte erakundeko kide izateagatik jujatua izateko. Baina, Frantses estatuko justiziak agindu hori ezeztatu zuen bigarren aldian.

Obligaziozko bizilekua

Frantses estatuko justiziak Oier Oa Estatu espainiarrari itzuli nahi dio, lurralde frantsesean egoiteko debekua plantan ezarriz. Baina, aldi berean, ez du euroagindua onartzen. Bere abokatuak, Xantiana Cachenaut-ek adierazi du, egoera horretan, lurraldearen debekuaren agindua ez dela gauzatzen ahal.

Kasu horretan, euskal preso politikoak lurralde frantsesean obligaziozko bizilekua jasotzea arriskatzen du, baina horretarako eremu zehatz baten prefekturak onartu behar luke. Beste posibilitate bat Espainiar estatuan bere dosierra sailkatua izaitea litzateke.