Kazeta

Bertsoka, Korrikarako prestatzen

Martxoaren 19an Korrika Urepeletik abiatuko da "Euskahaldun" lelopean. Hamar egun berantago, euskararen aldeko lasterketa Bilbon bukatuko da. Hitzordua ailegatu baino lehen, Bertsu Korrika antolatu dute Ipar Euskal Herriko herrietan.

Odei Barroso bertsolariak Bertso Korrikan parte hartuko du.
Odei Barroso bertsolariak Bertso Korrikan parte hartuko du.

Heldu den martxoaren 19an, "Euskahaldun" lelopean euskararen aldeko lasterketa garaile izanen da Euskal Herrian. Urepeletik abiatu ondoren, martxoaren 19an, Bilbon bukatuko da aurtengo Korrika. Hitzordua ailegatu baino lehen, Bertsu Korrika antolatu dute Ipar Euskal Herriko hainbat herritan.

Otsailaren 11n, Hendaiako Bakar Xoko ostatuan "bertsu trama" iraganen da. Bertan, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaiak bertsuak eskeiniko dituzte. Bestalde, martxoaren 7an, Urdiñarbeko Bil Xokoa Elkartean Gaualdi Pedagogikoa eginen dute.

Halaber, martxoaren 8an Itsasuko Goxoki Gaxtetxean 16.30etatik goiti "Bertsopoly saioa" eginen da. Battitt Crouspere, Maddi Sarasua, Lur Renteria, Xan Alkhat, Ortzi Idoate, Ainhoa Sarasua, Patxi Iriart, Maddalen Arzallus eta Eneritz Zabaletak, Joana Itzainak emandako gaiei erantzunen diete.

Azkenik, Azkaineko Kilika gaztetxean martxoaren 13an 20.00etan, "BertsoRaklet" lelopean, Maddalen Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila eta Aitor Servier Etxexurik bertsoekin Korrikarako giroa alaituko dute.