Kazeta

Askapenaren ilegalizazioa eta sei urteko zigorra galdegiten du prokuradoreak

Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak argitaratu du 2010. urtean Askapenaren sarekadaren inguruko eskaera. Hain zuzen ere, Askapena eta Askapeñaren ilegalizazioa eskatzeaz gain, sei urteko espetxe zigorra galdegiten du bost kideren kontra.

Askapenaren kontrako sarekada salatu zuen protesta Iruñean. Argazkia: Jagoba MANTEROLA.
Askapenaren kontrako sarekada salatu zuen protesta Iruñean. Argazkia: Jagoba MANTEROLA.

2010. urtean Euskal Herrian burututako elkartasun internazionalistaren kontrako operazioaren inguruko eskakizuna argitaratu du Auzitegi Nazionalak. Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra galdegin du bost kideentzat. Horretaz gain, Askapena eta Askapeña mugimenduaren ilegalizazioa exijitu du eta hauekin batera, Herriak Aske eta Elkar Truke kolektiboen desegitea.

Kartzela zigorraren eskaria jaso dutenak Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto, Aritz Ganboa eta Unai Vázquez dira. ETArekin harremana izaitea leporatzen die Audientzia Nazionalak.

Iragarri dutenez, momentuz ez dute epaiketaren datarik finkatu.