Kazeta

Torturaren kontrako astea Nafarroako Aezkoako ibarrean

Bigarren urtez, Aezkoako Gazte Asanbladak, torturaren kontrako astea antolatu du. Otsailaren 11tik, 13ra Ariben filma eta mintzaldiak izanen dira nagusi.

Mintzadia eta dokumentalak garaile torturaren kontrako astean.
Mintzadia eta dokumentalak garaile torturaren kontrako astean.

Otsailaren 13an Euskal Herriko torturaren kontrako eguna da eta horren karietara Aezkoako Gazte Asanbladak torturaren kontrako astea antolatu du. Iragan urtean lehen aldiz hainbat hitzordu antolatzea erabaki zuten eta aurten, besteak beste, "Mikel Zabalzaren erailketa gogoratu nahian" hainbat hitzordu prestatu dituzte.

Otsailaren 11n, "Das Experiment" filma ikusgai izanen da Ariben kokatua den Aezkoako Etxeko sala nagusian. Biharamunean, 21.30ean Aezkoako Gazte Asanbladak "Ciutat Morta" dokumentala eskeiniko du. Otsailaren 13an, Euskal Herriko torturaren kontrako egunaren karietara, gaiari lotutako erakusketa bat ikusteko parada izanen da.

Irudiak ikusteaz gain, taldeak hitzaldi bat antolatu du. Izaskun Villanuevak generoa eta tortura landuko ditu hitzordura hurbilduko diren pertsonen aitzinean.