Kazeta

Zenbat pertsona pasatzen dira Donibane Lohitzuneko karriketatik?

Donibane Lohizuneko Turismo bulegoak Gambeta eta Loquin karriketan kontagailuak ezarri ditu jakiteko zenbat pertsona pasatzen diren eta noiz.

Kontagailuak instalatu dituzte Donibane Lohitzuneko karriketan. Argazkia Wikipedia.
Kontagailuak instalatu dituzte Donibane Lohitzuneko karriketan. Argazkia Wikipedia.

Donibane Lohizuneko Turismo bulegoak lehen begibistan ikusten ez diren kontagailuak ezarri ditu karriketan. Hain zuzen ere, Gambeta eta Loquin karriketatik pasatzen diren pertsonen kopurua jakinen da eta honetaz gain, zein orduetan gertatzen diren ibiltze nabarmenenak.

Orduz ordu eta egunka, Donibane Lohizuneko Turismo bulegoaren ordenagailuak gordeko dituzte ibiltarien zenbaki zehatzak. Helburu nagusia da jakitea kopurua eta ez adibidez zenbat denboraz geldirik egoiten diren edo zein zentzutara doazten.

3000 euroko kostua izanen dute kontagailu hauek. Hauei esker adibidez, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez, 2014.urteko abenduaren 25an 16.00etan 491 pertsona pasatu ziren Gambettako elizan instalatua den kontagailutik. Modu berdinean, Loquin karrikatik egun osoan 2827 pertsona pasatu ziren.