Justine GIRAUDEL

Kontuen Ganbarak, Komertzio Ganbararen bidezkotasuna zihurtatu du

Euskaldeko Kontuen Ganbarak Industria eta Komertzioko Ganbararen bidezkoa dela segurtatu du. Entitateak duen autofinantzaketa gaitasuna positiboa dela adierazi du.

André Garreta, Industria eta Komertzioko Ganbararen lehendakaria.
André Garreta, Industria eta Komertzioko Ganbararen lehendakaria.

Industria eta Komertzioko Ganbararen hautetsiak osoko bilkura egin zuten otsailaren 6an. Euskaldeko Kontuen Ganbarak Ipar Euskal Herriko ganbararen bidezkotasuna konfirmatu du. Gogorarazi behar da, adierazpen hori departamendu ezberdinen ganberen arteko bateraketaren kontestuan gertatu dela.

Industria eta Komertzio Ganbara batzu elkartu egin dira, baina Kontuen Ganbararen oharren arabera, Pirineo Atlantikoetako departamenduko bi ganberen bateratzea ez da aurreikusia izan.

Ohar hauek departamenduko bi ganbaren berezitasunak kontutan hartzen dituzte, izan ere, Euskal kulturaren onarpenaz gain, lurralde ekonomikoaren dinamikak ere garrantzitsuak baitira. Alde batetik, Pauekoak Tarbes edo Lourdes aldera bideratutako ikuspegiak ditu. Bestalde, Baionakoa Hego Euskal Herriruntz bideratua da.

Industria eta Komertzio Ganbarak duen autofinantzaketa gaitasuna adierazgarriatzat dauka kontuen ganbarak. Garapenerako ekintzak eta tokiko enpresen promozioa begi onez ikusten ditu.