Kazeta

Hiru urteko kondena, Kukutza babesteagatik jujatua izan den gazte bati

Kukutza hustearen harira epaitutako 23 gazteak jujatu dituzte iragan den astean. Gehiengoa absolitu dituzte, baina gazte bati hiru urteko espetxe zigorra agindu diote. Hain zuzen ere, "agintarien kontrako atentatua" lepoaratzen diote.

Kukutzakoen kontrako epaiketa eta kontzentrazioa. Argazkia Luis Jauregialtzo.
Kukutzakoen kontrako epaiketa eta kontzentrazioa. Argazkia Luis Jauregialtzo.

Iragan den astean, Bilboko Kukutza gaztetxearen hustuaren harira 23 pertsona jujatu dituzte. Gaztetxeko teilatuan zeuden pertsonen gehiengoa absolitu dituzte baina batek hiru urteko espetxe zigorra jaso du. Hain zuzen ere, "agintarien kontrako atentatua" leporatu diote.

Kukutzarekin Elkartasun Taldeak adierazpen baten bidez jakinarazi du jujatu duten pertsonari betoi puxka bat Ertzaintzari botatzea leporatu diotela. Salaketa "polizioaren testigantzetan oinarritu" da, eta ez ditu kontutan hartzen "ertzainen arteko kontraesanak".

Halaber, taldeak aldarrikatu du epaitegiaren erabakian zehaztu behar dela Kukutzaren egoitzan "aitzina eramaiten zen aktibitate kulturalak",  eta baita ere Cabisak, eraikuntzaren jabeak, ez zuela "eremua saltzeko edo alokatzeko intentziorik".