Kazeta

Baiona eta Irun lotuko dituen autobus ibilbidea inauguratua

Otsailren 7an, Kontseilu orokorreko lehendakari ordea eta Garraiobideaz arduratzen den lehendakari ordeak, Euskadi-Express ibilbidea inauguratu dute. Baiona eta Irun lotuko duen zerbitzua bi euroren truke erabiltzen ahalko da.

816-Euskadi Express ibilbidearen lehen bidaia.
816-Euskadi Express ibilbidearen lehen bidaia.

Iragan den urtarrilaren 2an, 816-Euskadi Express deitutako autobus ibilbidea martxan jarri zen. Hain zuzen ere, Baiona eta Irun lotuko duen zerbitzua, mugaz gaindiko lehen garraiobidea errepresentatzen du. Ofizialki Kontseilu orokorreko lehendakari ordea eta Garraiobideaz arduratzen den lehendakari ordeak ibilbidea inauguratu dute.

Bi euroko kostua izanen duen zerbitzuak hiri ezberdinetan geldituko da: Hendaia, Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, Biarritze eta Angelu. Modu berdinean, Biarritzeko tren geltokia eta aeroportura hurbilduko da ere.

Ibilbide honi esker herritarrek garraibide ekologikoa sustatzeko parada izanen dute. Halaber, Baiona-Irun-Hendaiaren ibilbidearekin, erabiltzaileek euskal kostaldea zeharkatzen ahalko dute, ostiral gauetik, igande gaua arte.

Ordutegiak:

Lehen irteera Hendaia-Irun-Baiona 08.00etan larunbata eta igandeetan
Lehen irteera Baiona-Irun-Hendaia 09.30etan larunbata eta igandeetan
Azken irteera Baiona-Irun-Hendaia 13.15etan larunbatetan eta 17.30etan igandeetan
Azken irteera Hendaia-Irun-Baiona 23.00etan ostirala eta larunbatetan; eta 19.15etan igandeetan.