Kazeta

Mahai-inguruak: gatazkatik elkarbizitzara

Antxeta Irratiak eta Lokarriren lankidetzarekin "Bidasoan elkarbizitza" izenburupean, otsailaren 5, 12 eta 19an hainbat mahai inguru antolatu dituzte. Hitzorduetan gatazkaren ondorioak zuzenean sufritu dituzten pertsonek parte hartuko dute, Bidasoaren bi aldetatik etorritakoak.

Antxeta eta Lokarrik antolatu dituzten mahai inguruen aurkezpena Irunen. Argazkia Juan Carlos RUIZ.
Antxeta eta Lokarrik antolatu dituzten mahai inguruen aurkezpena Irunen. Argazkia Juan Carlos RUIZ.

"Bidasoan elkarbizitza" izenburupean, Antxeta Irratiak eta Lokarrik otsailaren 5, 12 eta 19an mahai inguruak antolatu dituzte. "Elkarrekin, Bizi, Eraiki Entzun", mezuak goraipatuz Bidasoaren bi aldeetatik etorritako parte hartzaileek hitzorduetan haien testigantzak isaltuko dituzte. Hain zuzen ere, hauek gatazkaren ondorioz sufritu duten lekukoak kondatuko dituzte.

Antxeta Irratiak adierazi duen bezala, "informatzeaz gain, hedabide bezala, herri honek beharrezkoak dituen aldaketen aktore zein eragile ere izan behar dugula uste baitugu". Hain zuzen ere, eragile sozial eta herritarren parte hartzearekin, eskualdean gertatutakoekin gaur egungo egoera aztertuko dute. "Memoria edo memoriak kolektiboak eraikitzen ari garen garai honetan, belaunaldi berriekiko transmisio lan handia egin behar dela iruditzen zaigu, eta dudarik gabe irratia bada horretarako tresna ere", adierazi dute.

Eztabaida gunearen sorrera

Otsailaren 5ean, ostegunarekin, Hondarribiko "Itsas etxea" aretoan 19.00etan, Cristina Sagarzazuk, Belen Zabalak, Fermin Urtizberea eta Jose Miguel Gomez Eloseguik parte hartuko dute. Bestalde, otsailaren 12an, ostegunarekin Hendaiako Antoine d´Abbadie aretoan 19.00etan, Juanra Rojo euskal preso politikari ohia, Jokin Etxeberria euskal preso politikari ohiak, Miren Illarreta abokatua eta Joserra Trebiño apaizarekin batera beren testigantzak kondatuko dituzte.

Azkenik,otsailaren 19an, ostegunarekin Ficoban 19.00etan Jose Antonio Santano, Irungo auzapezak, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak eta Aitor Kerejeta Hondarribiko auzapezak gatazkaren konponbideaz eztabaidatuko dute. Adibidez, zein ekarpen egiten ahal dituzten alderdi politiko ezerdinek.