Kazeta

"Marvellous" eta "Sanctuaire" saritu ditu Fipak

Ikusentzuneko programen nazioarteko 28. festibalak bi sorkuntza homendu ditu: "Marvellous" eta "Sanctuaire".

Urtarrilaren 24ean banatu zituzte Fipako sariak. (Sylvain Sencristo)
Urtarrilaren 24ean banatu zituzte Fipako sariak. (Sylvain Sencristo)

Larunbatean, urtarrilaren 24ean, bukatu zen Fipa festibalaren 28. edizioa. Julian Farinoren "Marvellous" filmak errezebitu du fikzioaren Urrezko Fipa eta gizonezko interpretazio hoberenaren sariaToby Jones aktoreari esker. Estatu frantsesa, GAL eta ETA gaitzat hartu duen "Sanctuaire" filmak gidoi hoberenaren eta emaztezko interpretazio hoberenaren sariak bildu ditu. Juana Acosta aktoresak jaso du saria.

Gainerateko sariak sei sailetan banatu dira : fiction, série, documentaire de création, grand reportage et investigation, musique et spectacle, smart fip@. Hau da zerrenda osoa :

Jérôme Minet saria
"Les heures souterraines", Philippe Harel.
 
Télérama saria
"Rwanda, la vie après – Paroles de mères", Benoît Dervaux eta André Versaille.
 
Publikoaren saria
"Rwanda, la vie après – Paroles de mères", Benoît Dervaux eta André Versaille.
 
Smart Fip@ / Hackathon saria
"Qu'est-ce qu'elle a ma Gaule ?", Simon Falgaronne, Céline Ferret, Joris Fuluhea, Gabriel Grandjouan, Marie-Paule Jiccio eta Arthur Martineauk eginik.
 
Europar gazteen epaimahaiaren saria
"Peace on the Tigris", Takeharu Watai.
 
Michel Mitrani saria
"Marsman", de Mathias Sercu.
 
Smart Fip@ saria
"Soundhunters", Marion Guth, François Le Gall, Stéphane Hueber-Blies, Beryl Koltz eta Nicolas Blies.
 
Fikzioaren saila
    •    Urrezko Fipa : "Marvellous", Julian Farinoren filma.
    •    Emaztezko interpretazio hoberena : Juana Acosta, "Sanctuaire".
    •    Gizonezko interpretazio hoberena : Toby Jones, "Marvellous".
    •    Gioi original hoberena : Pierre Erwan Guillaume, Olivier Masset-Depasse, Quitterie Duhurt-Gaussères eta Xabi Molia "Sanctuaire".
    •    Musika original hoberena : Matthias Weber eta Paul Galister, "Beautiful Girl".
 
Telesailen sailean :
    •    Zuzendaritza hoberena : "Happy Valley", Sally Wainwright-ren filma.
    •    Emaztezko interpretazio hoberena : Marie Dompnier, "Les Témoins".
    •    Gizonezko interpretazio hoberena : Jurgen Delnat, "Marsman".
    •    Gioi original hoberena : Shelley Birse, Blake Ashford eta Justin Mojo, "The Code".
    •    Musika original hoberena : Kristian Selin Eidnes Andersen, "Kampen om Tungtvannet".
 
Sorkuntza dokumentalaren saila :
    •    Urrezko Fipa : "Pekka", Alexander Oey.
 
Erreportaia eta ikerketa saila :
    •    Urrezko Fipa : "Taïga", Hamid Sardar.
 
Musika eta ikuskizun saila :
    •   Urrezko Fipa : "Mia Oikogeniaki Ypothesi", Angeliki Aristomenopoulou.