Kazeta

Syrizak Gobernua osatu du Greziar Independeteei esker

Grezian iragan diren hauteskunde orokorrek garaipen argia eman diote Syriza alderdi ezkertiarrari. Alexis Tsipras-en koalizioak 149 alki lortu ditu, beraz bi falta zitzaizkion gehiengo osoa lortzeko. Tsipras, Greziar Independenteen buruarekin, Panos Kammenos, elkartu ondoren biek iragarri dute Gobernua osatu dutela, hitzartutako aliantzari esker.

 

"Duintasuna eta demokraziaren berreskurapena". Hauek dira atzo Greziako hauteskundeak irabazi dituen Syriza koalizioaren helburu nagusiak. Azken datuen arabera, bozen %96,72a zenbatu dute eta hauetatik %36,36 lortu ditu Alexis Tsipras-en taldeak. Orotara 149 alki, jakinez 151 alki behar direla gehiengo osoa lortzeko.

Gaur goizean, urtarrilaren 26an, Alexis Tsipras Greziar independenteen buruarekin, Panos Kammenos-ekin, elkartu da aliantza lortzeko. Hitzorduaren bukaeran biak iragarri dute Gobernua osatua dela.

Bestalde, NDk, orain arte gobernatu duen alderdiak, %27,08ko kopurua (76 alki) lortu du. Hauteskude hunen hirugarren mailan Egusenti Urrekarak deitutako alderdi neonaziak bozken %6,29 (17 alki) lortu du, To Potamik %6,06 (16 alki), KKEk %5,49 (15 alki), Pasok-ek %4,66 (17 alki) eta azkenik, Greziar independienteek %4,74 (13 alki). 

Alexis Tsipras-ek gidatzen duen koalizio irabazleak adierazi du "garaipen historiko bat dela eta esperantza ematen dietela zuhurtasunaren kontra bozkatu duten greziarrei. Honi gehitu dute, hauteskunde hunen emaitzak aitzina pausu baten islapena direla, Europako garapen aurrerakoian.

Aldaketaren garaia

Bozkatu duten greziarrek aldaketaren alde pariatu dute. Hauteskunde kanpainan Tsipras-ek hainbat aldaketa hitzeman ditu. Beren artean, laguntza sozialak emendatzea eta aberatsagoei  zergak %60a igotzea. Urtarrilaren 25eko hauteskundeetan bozkatutako herritarrek esperantzaren alde bozkatu dute. Krisian murgildua den herrialde baten hobetzeko esperantza.

Hain zuzen ere, Grezian 300 000 familia inguru pobrezian bizi dira, %26a langabezian daude eta hiru herritarretatik batek ezin ditu osasun publikoaren onurak eskuratu. Egoera guzi hori itzulia emaiteko, Syrizak zin eman du Europarekin negoziatuko duela batasunarekin duen zorra.