Kazeta

Atez ateko hondarkintegien kudeaketa Xiberora ailegatuko da

Xiberoak hondarkintegien kudeaketa berri bat martxan jarriko du uztailaren 1etik. Hain zuzen ere, sistema bikoitzaren bidez kudeaketa eginen da: atez atekoa eta borontatezko ekarpenen zutabeak. Azken hauek txartelekin martxatuko dira.

Herritar bakoitza txartel bati esker, hondakinak botatzen ahalko ditu.
Herritar bakoitza txartel bati esker, hondakinak botatzen ahalko ditu.

Xiberoko bailarak hondarkintegien kudeaketa sistema berri bat martxan jarriko du. Hain zuzen ere, uztailaren 1etik, herritarren parte batek ontziak izanen dituzte, etxeko zikinkerientzat eta bereizketa selektiboarentzat.

Xiberoko zortzi elkargo sistema berri huntan parte hartuko dute: Maule, Sohuta, Garindañe, Bildoze-Onizepia, Ezpeize-Undureine, Sarrikotapea, Lixoze eta Atharratze. Herritarrei emanak izanen diren ontziak neurri ezberdinak izanen dituzte. Hain zuzen ere, 120ko litroentzat (1-4 pertsonentzat) eta 240 litro (4 pertsona baino gehiagorentzat). Zehaztu dutenez, profesionalek ontzi handiagoak izanen dituzte eta hauek 660tik 770 litrokoak izanen dira.

Beste elkargoek borontatezko ekarpenen zutabeak izanen dituzte, etxeko zikinkeriak eta bereizketa bereziak egiteko. Zutabe hauek ez dituzte onartuko 30 eta 100 litro bitarteko plastikozko zakuak. Halaber, azpimarratu behar da zutabe hauetan hondarkin kopuru handiagoa biltzen ahalko dela: 5000 litro inguru. Zutabe bakoitzean hondakinak botatzeko, herritar bakoitzari txartel bat emana izanen zaio.

Tarifak hondarkinen arabera

Adierazi dutenez, sistema berri hunen helburua prezioen sistema aldatzea da. Prezioak kalkulatuak izanen dira herritar bakoitzak bilduko dituen hondarkin kopuruaren arabera. Banatuak izanen diren txartelei esker, sistemak jakinen du zenbat kopuru bota duen etxe bakoitzak.

Lehen zutabeak martxoan jarriak izanen dira eta ekainerako denak jarriak izan beharko dira. Modu berdinean, maiatza eta ekainean txartelak banatuak izanen dira etxe bakoitzari.