Kazeta

Iosu Uribetxebarria euskal presoa zendu da

2012.urteko abuztuan balditzapeko askatasuna lortu zuen Iosu Uribetxebarriak, bere heritasun grabearengatik. Hortik aitzina, bere etxean egon da tratamendua jasotzen, baina gaur egunsentian zendu da. Ni ere Banoa kolektiboak gaixorik eta preso segitzen dutenen "askatasuna ezinbestekoa" dela aldarrikatu du.

Iosu Uribetxebarria egunsentian zendu da. Argazkia: Jon URBE/ARGAZKI PRESS.
Iosu Uribetxebarria egunsentian zendu da. Argazkia: Jon URBE/ARGAZKI PRESS.

Iosu Uribetxebarriak gaixorik dauden euskal presoen borrokaren adibide argia zen. 2005.urtean preso zegoenean, minbizia atxemana izan zitzaion eta orduan bere baldintzapeko askatasuna galdegin zuten. Garaian erantzun ezezkorra jaso zuen. Zazpi urte berantago Espainiar estatuko Ministeritzak preso arrasatiarra Donostiako ospitalera eraman zuen, zeukan giltzurrun minbiziarentzat tratamendu egoki bat jasotzeko.

2012an, ospitalean zegoenean hamabost egun iraunen zuen goxe greba bat egitera erabaki zuen. Euskal Herria osoan elkartasun keinuan agertu ziren. Euskal preso talde bat iniziatibarekin bat egin zuten eta berarekin batera, Donostiako ospitalaren aitzinean hamarnaka pertsonek goxe greba bat hasi zuten.

Elkartasun eta presio sartze horri esker, 2012.urteko abuztuaren 30an, Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna ekeini zion.

Bideo baten bidez, Euskal Herri osoari eskerrak eman zituen.

Giza eskubideak

Ni ere Banoa kolektiboak aldarrikatu du, "gaur egun oino 11 preso dira larriki eri direnak" eta haien "askatasuna ezinbestekoa da". "Giza eskubideen zentzura ezinbestekoa da, baina frantses eta espaniar estatuek ez dute pausu hori eman nahi", azpimarratu du taldeak. Ni ere Banoak zehaztu du: "duela hiru urte bake prozesu batean murgilduak girela, gizarte oso bat dantzan ari da bakea lortzeko. Gizartea soilik".