Kazeta

Charlie Hebdoren atentatua eta gero, militarrak toki publikoetan

Bigarren eguna da Baiona eta Biarritzeko sinagogetan militarrek zaintzen dituztela. Honetaz gain, toki publikoetan ere agertu dira. Segurtasunezko nerriak jarriak dira Frantses estatu osoan. Bihar, Baionako sinagogak omenaldi bat antolatuko du eta hitzordua konfesio erlijioso guztiei luzatua da.

Baionako sinagogan segurtasun neurriak igo dira.
Baionako sinagogan segurtasun neurriak igo dira.

Iragan den urtarrilaren 7an, Charlie Hebdo aldizkariak atentatua sufritu zuenetik, segurtasun maila igo da Frantses estatu osoan. Hasiera batean poliziak Biarritze eta Baionako sinagogak zaintzen zituen, baina ondotik militarrek erreleboa hartu dute.

Segurtasuneko dispositibo hau kultu gune guztietan hedatu da. Modu berdinean, komertzio gune handietan, tren geltokietan eta baita aeroportuak zainduak dira ere. Figaro aldizkariaren arabera, orotara 10.500 militar mobilizatuak dira Frantses estatuan.

Bihar, urtarrilaren 16an, Baionako sinagogak omenaldi zeremonia bat eginen du 19.30etatik aintzina. Hitzordura konfesio erlijioso guztiak gonbidatuak dira.