Kazeta

Bestei eta aisialdiei buruzko hiztegiak, euskaraz

Hendaia eta Biarritzeko Euskara zerbitzuek bestei buruzko euskarazko hiztegia atera du. Eskuragarria izanen da bihar hasten diren Bixintxoko bestetan. Bestalde, martxoan hainbat elkarteen lankidetzari esker, aisialdiei buruzko hiztegia argitaratuko da.

Hendaiako bestetan egiten den tamborrada. Argazkia Gaizka IROZ.
Hendaiako bestetan egiten den tamborrada. Argazkia Gaizka IROZ.

"Hendaiarrak euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko" helburuarekin plazaratu du Hendaia eta Biarritzeko Euskara zerbitzuek "hiztegi ttipiak". Alde batetik, bi herrialdek sortutako lankidetzari esker, bestari buruzko hiztegia aterako da eta bestalde, aisialdiaren inguruan izanen da.

Bestei buruzko hiztegia bihar hasten diren Bixintxoko bestetan eskatzen ahal da; animazio leku nagusietan izanen da eskuragarria. Bestalde, "Aisialdiak euskaraz" izenburupean bigarren hiztegitxoa aterako da Biarritz, Baiona eta Hendaiako Herriko Etxeak eta Uda Leku elkarteak lortu duten elkarlanari esker. Bigarren argitalpen hau martxoan plazaratuko da "Hendaia-Euskarazen karietara".

Aurrekariak

Biarritzek iniziatiban esperientzia du iada. Hain zuzen ere, herriak "Euskara Bestetan" hiztegia plazaratu zuen eta honi esker Hendaiak, eskubideak jaso ondoren, berrinprimitu du herritarrei hedatzeko helburuarekin.