Madrileko auzia, urtarrilaren 29rat atzeratua

Aurore Martin, Haizpea Abrisketa eta beste 33 militante abertzaleren auzia, azkenean, urtarrilaren 29an izanen da. Aste huntako atxiloketen ondotik, abokatarik gabe gelditu ziren auzipetuek prozedura gelditzea galdegin zuten.

Kazeta|2015/01/14 22:30|0 iruzkin
Guz_rassemblementmartinabrisketa_3
H. Abrisketa eta A. Martin urtarrilaren 12an, Baionan izan zen elgarretaratzean. (Sylvain Sencristo)

Jone Goirizelaia abokataren bulegoak segurtatu duenez, urtarrilaren 29an izanen da ezker abertzaleko buruzagien auzia Madrilen. Aste hastapenean izan den atxiloketekin, auziperatuak abokatarik gabe gelditu ziren, ondorioz, auzia atzeratu behar izan du Audientzia Nazional espainolak.

04/08 auzia 35 militanteren kontrakoa da, tartean, Haizpea Abrisketa urruñarra eta Aurore Martin garaztarra. Preseski, heldu den urtarrilaren 17an, manifestaldi bat izanen da Donibane Garazin haren eta Intza Oxandabaratzen alde.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK