Uztaritzeko euskara ofizialaren ebazpena urtarrilaren 27an ezagutuko da

Uztaritzeko Herriko etxearen kontrako auzia gaur iragan da Pauen. Atzo herriko euskararen ofizialtasunaren inguruko txostenak argitaratu zen eta gaurkoan, azken aldian gertatu ez zena, txostengile publikoak bat egin du idatzitakoarekin. Epaileak erabaki du urtarrilaren 27an ebazpena iragarriko duela.

 

Kazeta|2015/01/13 13:45|0 iruzkin
Jarraia107058
Uztaritzeko herriko etxeak urtarrilaren 27an jakinen du epailearen erabakia. Argazkia Bob EDME.

Gaurko epaiketan Uztaritzeko herriak euskara hizkuntza ofiziala izendapenaren gaia berriz aipatu dute. Atzo txostengile ofizialak herriaren kontrako iritzia plazaratu zuen eta gaur jarrera berdina mantendu du. Maite Haranek, Uztaritzeko axuantak adierazi du "koherentea" izan dela txostena.

Gogoratu behar da pasa den abenduaren 16an Uztaritzeko euskararen ofizialtasuna epaitegian izan zela. Hasiera batean, txostengile ofizialak akatsa egin zuen. Txostenean Uztaritzeko Herriko Etxearen aldeko iritzia eman zuen eta ondotik, epaiketan iritzi aldaketa plazaratu zuen. Arrazoi horrengatik, epaiaren erabakia luzatzera erabaki zuten.

Uztaritzeko axuantak adierazi du: "frantsesa baztertzea leporatzen digute, baina ez da batere hori". "Txostenan errandakoa hipokrita da. Zergatik ezin ditugu bi hizkuntzak onartu? hemendik urte batzuetara egitea behartuak izanen dira", aldarrikatu du Maite Haranek.

Haranek espero du inguruko herri elkargoek ere iniziatibarekin bat egitea. Azpimarratu du orain arte, sustengua jaso dutela beste herri elkargoetatik, baina anitzen gainentzen dute "hasieratik galdutako borroka bat" dela.

Uztaritzeko axuantak zehaztu du praktikan bozkatutakoarekin segituko dutela, "euskararen ofizialtasuna izendatua ez" baldin bada ere. "Herriko Etxetik ateratzen diren dokumentu guziak elebidunak dira", adierazu du adibide gisa.

Aurrekariak

2014.urteko ekainean Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofiziala izendatu zuen eta Patrick Dallenes suprefetak "antikostituzioanala" zela argudiatuz, erabakia epaitegira eramaitea erabaki zuen. Suprefetaren argudio nagusiena da konstituzioak frantsesa Estatu frantseseko hizkuntza dela.

Atzo txosten berri bat plazaratu zen eta eta epaiketa berri bat iragan da. Azkenean, epaileak erabaki du urtarrilaren 27an jakinen dela ebazpena.