Mozioa
|2015/01/04 00:22


Intza Oxandabartzen aldeko mozioa:



Intza Oxandabaratzen dei auzia urtarrilaren 21ean iraganen da.
 
Atxilotua haurdun zelarik, Intzak hilabete zonbait preso pasatuak ditu jadanik. Haurra ukan baino zonbait aste lehenago libraturik, semea bakarrik hazi du hiru urtez, Julen Mugica bere bikote kidea preso zelarik (afera berdinarengatik).
 
Julen Mugicak presondegitik atera behar luke abendo hastapenean. Jazarpenak segitzen du : Intza preso sar lezakete zonbait aste berantago. Hauen semea amatik urrun geldi litaike, aita ondoan ukan bezain laster.
 
Bat batean hain lanjerosa bilakatua ote da Intza, berriz preso sartua izaiteko eta bere semeaz berexia izaiteko ?
 
Arlo politikoan, Aieteko Adierazpenaren hirugarren urtemuga, alderdi guzietako ordezkari politiko eta sozialen jarreraz markatua izan da (UMP, PS, Modem, EELV, Sortu, AB...) : euskal gizarteak galdegiten duena berretsi dute, hots Estado frantsesak euskal gatazkaren zinezko konponbidean inplikatu behar duela.
 
Hautetsi bezala, iduritzen zauku gisa huntako auziek ez dutela Euskal Herriko jendeen aldarrikapenekin bat egiten. Intza Oxandabaratz ez dadin preso sartua izan galdegiten dugu.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK