goizeder taberna

Urtarrilaren 17an manifestaldia izanen da

Intza Oxandabaratz eta Aurore Martinen aldeko sustengu agerraldia prestatu du Baxe Nafarroako sustengu komiteak. Hurrenez hurren, Gamarten eta Eiheralarren bizi diren bi emazteek auzia baitute heldu diren egunetan.

Urtarrilaren 17an, arratsaldeko 4etan izanen den manifestaldia Donibane Garaziko karriketan ibiliko da. Intza Oxandabaratz eta Aurore Martinen askatasunaren aldeko ibilaldia izanen da, bi baxe nafartarrak auziperatuak izanen dira urtarrilean.

Bigarrenaren kasuan, Madrilen iraganen da epaiketa urtarrilaren 12an, beste 34 pertsonekin batera, alderdi politiko abertzale baten kide izaiteagatik. "Holako auziek ez dutela izaiterik eta bakearen eraikitzeko urratsen tenorea dela" erraiteko antolatu manifestaldia sustengu komiteak.

Abenduan hasi den kanpaina baten bururatzea izanen da ekimen hori (ikus. erlazionatutako albisteak).