KAZETA

Urruñan euskarazko zinema, euro baten truke

Zinegabonak egitasmoa abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra euskarazko zinema sustatzen ari da. Euskal Herriko sei zinematan 14 filma proiektatzen dituzte. Horien artean, Urruñako Itsas Mendi zinemak asteburu huntan bi hitzordu proposatzen ditu, bakoitza euro baten truke.

 

Urruñako Itsasmendi zine aretoan izanen da hitzordua. Argazkia WIKIMEDIA COMMONS
Urruñako Itsasmendi zine aretoan izanen da hitzordua. Argazkia WIKIMEDIA COMMONS

Bigarren urtez, Zinegabonak egitasmoak Eguberriko garaian euskaraz diren proiekzioak proposatu ditu. Hain zuzen ere, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen iragaiten dira ekimenak. Orotarat, 14 film proiektatuko dira 24 saiotan. Helburu nagusiena da euskaraz zinean ere gozatzeko eskaintza emaitea.

Aurten, lehen aldiz, Urruñako Itsas Mendi zinema gela iniziatiba horren parte da ere. Larunbatean, goizeko 11.00etan "Bram Barrabas" filma proposatuko da eta gisa berean, igandean, "Jelly T Tarzan eskasa" marrazki biziduna.

Eskeintza anitza

Euskara zineman sustatzeko familiaren eredua jarraikiz, Euskal Herriko beste guneetan antolatzaileek "Dinosauroen artean", "Dragon Ball Z: Battle of gods" edo "Ernest & Celestine" bezalako proiekzioak proposatu dituzte.