Goizeder TABERNA

Presoen hurbilketa Puerta del Sol plazatik abiaturik

BIDEOA - Euskal presoen hurbilketa aldarrikatzen duen ikurra Madrileko Puerta del Sol plazan agertu da joan den gauean. Ezkilek 12 kolpeak jotzen zituztela, agertu da irudia eta espainiar telebistan hedatu da. Sare sozialetan segitu du bidea ondotik.

Urte aldaketarekin, Euskal presoen hurbilketaren ikurra telebista espainolean agertu da ustekabean. Madrileko Puerta del Sol plaza ezagunetik 12 dangak milioika etxetara hedatzen ari zela, ikurraren islada agertu da ordulariaren ondoan. Sare sozialetan segitu du bidea irudiak.

Desobedientzia zibilean kokatzen duten ekintza horren bidez, jendartea eta arduradun politiko espainolak "kartzela politika aldarazteko" engaiatzera gomitatu dute agiri batean sustatzaileek. "Elgarrizketa eta sakabanaketaren gelditzea defendatu behar dugu, bakearen eta adixkidetzearen bidean aitzinatzeko". Gainera, Estatu espainiarretan eta frantziarretan diren euskal presoen eskubideen urraketaren kontra ari direla azpimarratu dute.

Ekimen hori Bilbon presoen alde izanen den manifestaldia baino hamar egun lehenago gertatu da.