Kazeta | 0 iruzkin
Nafarroako Justizia Epaitegian burututako mobilizazioa. (Iñigo URIZ/FOKU)
Idoia ERASO | 0 iruzkin
Borobilaren inguruko lan kolektibo honek Rafa Rodrigo Perurena argazkilariaren irudiak hartu ditu oinarritzat.

Saioa taldeak hamalau idazleren kolaborazioa izan du bere hirugarren diskorako. "Hiru, hamalau" izena duen ekoizpenaren musika eta interpretazioa Kamila Zubeldia eta Marieder Idiart taldekideen eskutik heldu dira. Inspirazio iturria eta kantuen hitzak artisten eskutik datoz.

Iurre BIDEGAIN | 0 iruzkin
Hendaian ere, Euskaraldiaren alde.

Orotara, 58 herrik izena eman dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraganen den Euskaraldia egitasmoan. Herritarren motibazioa dela eta, itxaropentsu eta baikor agertu dira antolatzaileak. Datozen fasean herritar talde batzuk informazioa zabaldu eta sarea osatu beharko dute. Heldu den hitzordua irailaren 15ean Angelun iraganen den prestaketa saioa izanen da.

 

Haritz LARRAÑAGA | 0 iruzkin
Ipar Euskal Herriko 198 kanpinek bat egin dute egitasmoarekin. ©Isabelle Miquelestorena

Kanpinen elkarteak, Euskal Elkargoak, Bil Ta Garbi sindikatuak eta Citeo birziklatze enpresak bat egin dute "Udan, bakantzarik ez hondakinentzat" kanpainan. Egitasmoaren xedea turisten etorrerarekin gora egiten duen hondakin kopurua murriztu eta sailkatze sistema egoki baten bidez birziklatze eraginkor bat lortzea da.

Kazeta | 0 iruzkin
Patxa plazan iraganen den programa aurkeztu dute gazteek.

Uztailaren 25etik 29ra iraganen diren Baionako besten egitarau alternatiboa aurkeztu du Gazte Asanbladak. Euskaren presentzia indartu, herritarren parte hartzea sustatu eta parekidetasuna bermatzeko xedea duten bestak antolatu ditu. Besten ordainketari buruzko eztabaidarekiko bere iritzia plazaratu du.

Iurre BIDEGAIN 0 iruzkin
"Hitz eta putz" saioa 17.00etatik 18.00etara emititzen zen Euskal Irratietako uhinetan. ©Sylvain Sencristo

Arantxa Idieder kazetariak Euskal Irratietako “Hitz eta Putz” emankizuna azken aldiz gidatuko du  ekainaren 21n. Hutsunea nola beteko duen ez du erabaki komunikabideak.

Kazeta 0 iruzkin
EHZ Nomadak aurtengo egitaraua aurkeztu du. (EHZ)

Trantsizio urtea markatuko duen EHZ Nomadaren egitarau zehatza argitaratu du elkarteak. Hiru eguneko bonoa edo egun bakoitzeko txartelak jadaneko salgai daude.

Kazeta 0 iruzkin
Etorkinen aldeko ekimena Baionan. © Bizi

"Haiek, gu dira!" lemapean Baionatik Hendaiako Erretentzio zentroraino joanen den ibilaldia antolatu du Bizik uztailaren 13 eta 14rako.

GARA GARA

Fermin Muguruzaren eta Bilboko Alondegiaren proiektua da «Black is Beltza», musikari eta zinemagileak Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete ilustratzailearekin batera sortutako eleberri grafikoa oinarri. 2014an ikusgai egon zen Bizkaiko hiriburuan eta orain Donostiara iritsi da, San Telmo Museora. Izaera eraberrituz inauguratu zen atzo, irailean aurkeztuko den animazio filmerako erabilitako edukiekin hornitu baita.

Iurre BIDEGAIN 0 iruzkin
Loading player...

BIDEOA- Terminaleko ikasleek Hego Euskal Herrian ikasi ahal izateko egin beharreko urratsak aldatzen joan dira azken urteetan. Nahiz eta azken aldaketak onuragarriak izan diren, anitz dira, oraindik ere, ikasleek bidean atzematen dituzten oztopoak.

Kazeta 0 iruzkin

Baxoa euskaraz pasatzeko aldarrikapena entzunarazi dute ikasleek ekainaren 18an René Cassin lizeoaren aitzinean antolatutako ekimenean. Seaskako ordezkariek ere memento hori baliatu dute behar dituzten hogeita bost postuak eskatzeko.

Kazeta 0 iruzkin
LABen ekimena Hazparnen. ©Isabelle Miquelestorena

"Bizitzeko egunak" ekimena antolatu du sindikatu abertzaleak ekainaren 17ean. Hazparnen iragan da, eta hipermerkatuak igandeetan eta jai egunetan idekitzeko erabakien kontrako aldarrikapena eraman du.

HAMAIKA TELEBISTA

Loading player...


Hogei urte pasako ibilbidearen aitorpen gisa, Anarik Adarra saria jasoko du Donostia Kulturaren eskutik, ostegunean, Viktoria Eugenia antzokian. Ibilbide horretan ondoan izan dituen musikariekin eta zaleekin ospatzeko baliatuko du saioa, atzera begiratzeko baino gehiago. Bere hitzetan, ez baita nostalgikoa.

 

  

Karrusela
Cookies icon

Cookien erabilpena. kazeta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.