Patxi Gaztelumendi|GAUR8
«Sare sozialetako argazkien ondorioz eraso matxistak ematen dira ikastetxeetan»

Mundu errealean bezala, mundu digitalean ere bota ditu sustraiak matxismoak. Eta erabat horretan eta horretara bizi diren nerabeak ez dira lokatz horietatik salbu, Esti Linares ikerlariak bere tesian jaso duenez.

Xabier Izaga Gonzalez|GAUR8
Mastodon.eus: euskaraz mintzo den eta izaera propioa duen sare sozial libre eta irekia sortu da

Asteon bertan aurkeztu dute Mastodon.eus, Mastodon sare sozialaren baitan sortutako instantzia, «euskaraz mundura salto egiteko». Milaka instantziarekin federatuta, guzti-guztiekin komunikatzeko aukera dago, eta erabiltzaileek beraiek erabakitzen dute beren datuen erabileraren gainean.

Aimar Etxeberria Korta|GAUR8
Politikariak kontratatzeari ekin diote teknologiako handiek, erregulazioen aurka «lobby» lana egiteko

Pertsonal gaitua masiboki kontratatzen hasi dira teknologia munduko enpresak, agintariek Interneten ezarri nahi dituzten erregulazio zorrotzagoen aurkako bataila ortzimugan. Nick Clegg Britania Handiko lehen ministrorde ohia da Facebooken azken fitxaketa; eztabaida piztu du erabakiak politika horren azken xedeaz.

Maite UBIRIA|25/01/2018 14:25|0 comentarios
Eidos, jarduera digitala eta eskolaren arteko harremanaz gogoetatzeko foruma

Ehunka irakaslek Eidos deituriko forumean parte hartu zuten urtarrilaren 24an antolatu zuten Baionako Elkarteen Etxean. Ekimenak jarduera digitalari buruz irakaspenak ateratzeko xedea du.

Kazeta|09/11/2017 12:05|0 comentarios
Arazo tekniko baten eraginez, Kazeta.eus erori da goiz honetan

Webgune hornitzailea den OVH-k matxura bat ukan du azaroaren 9an, goizean. Kazeta.eus hunkia izan da, eta zenbat orenez erori da.

Kazeta|20/07/2017 10:40|0 comentarios
Euskal emotikonoak erabiltzeko parada eskaintzen du Euskalmoji aplikazioak

Euskal emotikonoak erabiltzeko aplikazioa sortu dute Bilboko lau gaztek. EuskalMoji deituriko euskarriak irudiak teklatuan sartzeko parada eskaintzen du. Android eta iOS plataformetan erabilgarria den aplikazioa da.

Kazeta|13/06/2017 15:12
"Roaming"-a ezabatuko du Europako Batasunak ekainaren 15ean

Herrialde batetik bestera mugikorraren erabilpenagatik kobratzen duten osagarria ezabatuko dute ekainaren 15ean. Neurri berriari esker, erabiltzaileek beren mugikorrak erabiltzen ahalko dituzte Europa osoan beren jatorrizko herrialdeetan balira bezala.


NAIZ|06/06/2016 18:43
Euskarazko lehen kalkulagailu zientifikoa aurkeztu dute

Lakuak eta Casio enpresak euskarazko lehenengo kalkulagailua aurkeztu dute. Multinazional japoniarrak ekimen berritzaileen garapenean emandako «urrats garrantzitsu bat» da, kasu honetan, Euskal Herrian, teknologien bidez eleaniztasuna sustatzen jarraitzeko xedea duena, gaur egun, bizitza akademikoan zehar, irakasleentzat nahiz ikasleentzat ezinbestekoa den tresna baten bidez.

Kazeta|18/05/2016 10:50|0 comentarios
Euskarazko Interneten eguna ospatu da lehen aldiz

Maiatzaren 17an ospatzen den Nazioarteko Interneten Egunaren karietara, lehen aldiz, Euskarazko Interneten eguna antolatu zuten Iruñean. Euskarak Interneten izan duen ibilbidea islatzen duen bideo bat erakusteaz gain, Sarean.eus, Internet eta Teknologia agerkaria aurkeztu zuten.

NAIZ|19/01/2016 10:17|0 comentarios
Twitter erori da

Konpainiak berak 10.00ak pasatxo iragarri duenez Twitter zerbitzua erori egin da eta hainbat erabiltzaile euren kontuetara sartu ezinda dabiltza. Arazoaren berri badutela eta hura konpontzeko lanean ari direla jakinarazi dute sare sozialaren arduradunek.

Página 1/ 2
ARGAZKI GALERIA
Naiz


Hego Euskal Herriko herriko etxeen auzapezak hautatu dituzte udalbatzetan. Ekainaren 15eko goizean hasi ziren, eta arratsaldean izan ziren azken bozak. Zerrenda bozkatuena izan zen hautatua askotan, lehen indarrari alkatetze kentzeko itunak ere funtzionatu zuten zenbaitetan eta sorpresarako tarterik ere izan zen hainbat herritan.