Haritz LARRAÑAGA|06/08/2018 10:39

Bidarteko lanak amaituta, Lapurdiko kosta zeharkatzen duen bidegorria amaitzear da. Bizikletaren erabilera bultzatzeko egitasmoak indartzen ari dira, izan ere, erakunde publikoek “garraiobide lasaien” bitartez turismoa sustatzeko aukera ikusten dute.

Kazeta|06/08/2018 09:07|0 comentarios
Eragileak mordoka Alternatibaren etorrerako Baionan

Urriaren 6an iristekoa da 2018ko Alternatiba bira Lapurdiko hiriburura. Bi egunez, ehun bat politikari, aditu eta zientifikok parte hartuko dute ekimenean trantsizio ekologikoa helburu.

Kazeta|06/08/2018 09:07|0 comentarios
Kazeta.eus abuztuaren 26ra arte hetsia izanen da

Abuztuaren 6tik 26ra Kazeta.eus ataria oporretan izanen da. Tarte horretan hainbat gairi buruzko artikuluak irakurgai izanen dira webgunean.

Iurre BIDEGAIN|06/08/2018 09:07|0 comentarios
“Urruntzeko erabiltzen duten azkartasuna presoak hurbiltzeko erabili dezatela”

Etxerateko bozeramailea da Urtzi Errazkin. Euskal presoen gaia hurbiletik segitzen du eta ondo daki zeintzuk diren dispertsio politikaren eraginak. Bere anaia, Ugaitz Errazkin, Algecirasko presondegira urrundu zuten ekainean. Azken asteetako gertakariei buruz hitz egiteaz gain, Gobernu espainiar zein frantziarraren jarrerari buruz bere iritzia plazaratu du hernaniarrak.

Goizeder TABERNA|06/08/2018 09:07|0 comentarios
Militante abertzaleen bankuko kontuek blokatuak segitzen dute

Bai Batasunaren auzia, baita 7/2009 ikerketa ere, Ipar Euskal Herriko sei herritarren kontrako auzibideak bururatuak dira, baina haien kontuak oraindik ezin erabiliak dira.

H. LARRAÑAGA|GARA
Bidarteko bidegorria, Europa zeharkatzen duten bideen artean

Bidarteko lanak amaituta, Lapurdiko kosta zeharkatzen duen bidegorria amaitzear da. Bizikletaren erabilera bultzatzeko egitasmoak indartzen ari dira, izan ere, erakunde publikoek «garraiobide lasaien» bitartez turismoa sustatzeko aukera ikusten dute.

Kazeta|03/08/2018 12:39|0 comentarios
Aske utzi dute sexu eraso batengatik atxilotutako landestarra

Baionako bestetan neska bat bortxatu izana leporatzen dioten landestarra ez da akusaziopean ezarria izanen. Mont-de-Marsaneko ikerketa epaile baten galderei erantzun eta, “lekuko lagundu” gisa aske utzi dute.

Kazeta|03/08/2018 07:00|0 comentarios
Lorentxa Beyrie euskal presoaren aldeko bazkaria Kanbon

Lorentxa Beyrieren sostengu batzordeak euskal presoaren aldeko bazkari bat antolatu du abuztuaren 5erako Kanboko besten karietara.

@gara_miantzi|02/08/2018 16:50
Errepresaliatu eta senideak omenduz, «gora askatasuna!» oihukatuz hasi dira Berako bestak

Berako «ahantziek» bota dute gaur bestei hasiera eman dien altxaferoa, plaza herritarrez betea zela, baita udaletxea ere. Bertan bildu dira Carmen eta Genoveva Aldazabal ahizpak, 1936ko gerrako errepresaliatuak, 92 eta 90 urtekoak, eta Francisco Perez Lusarreta nazien kontra borrokatu zen gudaria, atzo 96 urte bete zituena. Han elkartu dira hainbat senide ere; fusilatuenak, duela 82 urte San Esteban Egunez herritik bota zituztenenak, askatasunaren alde dena eman zutenenak, oraindik desagertuak daudenenak. Batzuek orain ezagutu dute elkar eta hurrengo omenaldirako gelditu dira, azaroaren 18an eginen den ekitaldi instituzionalerako.

Kazeta|02/08/2018 13:21|0 comentarios
Uztaritze: haurdun zegoen emaztearen ustezko hiltzailea epaituko dute

Uztaritzen erailia atzeman zuten emaztearen ustezko hiltzailea epaituko du justiziak. Aditu psikiatrikoek egin dizkioten azterketek “zentzuan aldaketak” pairatu zituela ondorioztatu dute.

Página 1/ 335

 

BIDEOA
Gotzon ARANBURU
Loading player...


Errusiatik kanpoko eliza ortodoxo errusiar handiena da Nizakoa. 1903an hasi eta 1912an amaitu zituzten eraikuntza lanak, hiri honetara negua igarotzera etortzen ziren nobleak eta aberatsak haien beharretarako erabili zezaten. Ordudanik aberasten joan da kanpo eta barru, eta gaur egun milaka bisita jasotzen ditu urtero, baina hala ere Cote Azur-eko errusiarren topaleku eta otoitzleku izaten jarraitzen du beste ezeren gainetik. + Nizako San Nikolas katedrala (wikipedia | FR)