Dominika DAGUERRE|23/01/2018 11:37|0 comentarios
Larzac-etik NDDLera: proiektu inposatu eta behargabekoen aurkako borrokak eta haratago...

ANALISIA- Notre-Dames-des-Landes gunearen nondik norakoak azaldu ditu Dominika Daguerrek. Larzac-eko proiektuaren eredua gogora ekarri eta gaur egun jokoan dagoen nabarmendu du irakasleak. "Aireportuaren proiektua utzia izan da baina ez horrelako proiektu handien logika".

Kazeta|22/01/2018 12:14
Carles Puigdemont, Kataluniako presidentea izateko hautagai bakarra

Carles Puigdemont Kataluniako presidentetzarako hautagai izendatu du Roger Torrentek urtarrilaren 22an. Egun berean, Puigdemont Danimarkara joan da eta hura atxilotzeko euroagindua martxan jartzea galdegin du Estatu espainiarreko prokuradoreak. Epaileak, ordea, eskakizuna ezeztatu du.

Stacey Knott-Oihan Jimenez|7K
Akkrako zabor biltzaileak

Egunero hamabi ordu, astean sei egun. Beti lokatz eta zabor artean murgilduta, ke beltza arnasten, miseria baten truke. Horrela ibiltzen dira Agbogbloshieko zabor biltzaileak. Baina Akkrako Ashesi Unibertsitateko bi ikaslek ekimen bat abian jarri dute, zaborra birziklatu eta zabortegiko jendeari aukera berri bat emateko. Batzuek egitasmo zorotzat daukate, baina hasi dira arrakasta ezagutzen.

Kazeta|17/01/2018 14:28
Notre-Dame-des-Landeseko aireportuaren egitasmoa bertan behera

Edouard Phillips Lehen Ministroak Gobernuak Notre-Dame-des-Landeseko aireportuaren proiektua bertan behera utzi duela iragarri du urtarrilaren 17an. Ministroaren erranetan, ez dira beharrezkoak diren baldintzak betetzen egitasmoa burutzeko.

Kazeta|17/01/2018 12:46
Roger Torrent, Kataluniako Legebiltzarreko presidente berria

Kataluniako Parlamentu berria osatu eta ganberako presidentea hautatzeko saioa iragaiten ari da urtarrilaren 17an. Bigarren bozketan lortu duen gehiengo soilari esker, Roger Torrent (ERC) Legebiltzarreko presidentea izendatuko dute.

Ura Iturralde|7K
Kubako erlijio gutxituak

Ofizialki Kuba estatu laikoa da, gurtze askatasunarekin. Fede nagusiak katolizismoa eta erlijio afro-kubatarrak dira (santeria), hauek osatzen baitute uharteko fededunen %70. Badira, ordea, beste zenbait talde gero eta nabarmenagoak, erlijio gutxituak izanik, indartzen ari direnak. Ortodoxoak, musulmanak, budistak, juduak… elkarrengandik metro gutxi batzuetara bizi dira hiriburuan eroso, eragozpenik gabe bakean, beraien fedeari tinko eutsiz elkarlanean.

Ainara Lertxundi|GAUR8
«Zorigaiztoko urtea» haurrentzat

Munduan dauden gatazka egoeretan, haurrak erasoen jomuga bihurtu direla salatu du Unicefek. 2017 «zorigaiztoko urtea» izan zela nabarmendu zuen urteko balantzea egitean. Eskubide urraketen zerrenda luzea da: aire erasoak, desnutrizioa, lurreko minak...

Maria Mendizabal|7K
Puskatu berriz ere eraikitzeko

Txikitzen, eraiki ahal izateko. Harbin hirian urtero izotzezko eta elurrezko eskulturen jaialdi ezaguna ospatzen da abenduan hasi eta otsaila bitartean. Bertaratzen diren milaka eta milaka turistek zizelkatutako artelanak ikusi eta ukitzeko aukera dute, baina ez dute irudion atzean dagoen lana atzemango. Abenduan zehar langile mordoa aritu da lehengaia lortzen: izoztutako Xiuhu lakutik izotz blokeak ateratzen. Ez da ikusten, baina hau ere bada jaialdia eta hau ere bada ikusgarria.

Miguel FERNANDEZ IBAÑEZ|GAUR8
Kosovo

Kosovon administrazioa bere gain zuen Nazio Batuen misioak (UNMIK) ez du ezer egin berunez kutsatutako lurretara bizitzera eraman zituen ehunka ijito errefuxiaturen egoera arintzeko. Osasun arazoengatik kalte-ordainik ere ez die eskaini, Kosovoko Giza Eskubideen aldeko Erakundeak hala eskatu badio ere.

Kazeta|22/12/2017 12:36
Kataluniako hauteskundeak: ihardokipenak Ipar Euskal Herrian

155. artikulua deitoratzeaz gain, parte hartze "historikoa" txalotu dute EH Bai eta EAJ alderdiek. José Bové eurodiputatuak eragile politiko katalanen kontrako isunak bertan behera uztea aldarrikatu du.

Página 1/ 21
ARGAZKI GALERIA
Isabelle Miquelestorena


Hamahirugarren urtebetetzearen karietara, egun osoko egitaraua prestatu zuen Euskal Herriko Laborantza Ganbarak urtarrilaren 20ean. Goizeko hitzaldian bilana egiteaz gain, etorkizuneko erronkak zeintzuk diren azaldu zuten elkarteko kideek. Ondotik, jende andana bat bildu zen bazkarian eta arratsaldeko ekimenetan.