Kazeta|16/06/2015 14:40
Ez adiorik, Oskorri

Oskorri musika taldeak 40 urteko ibilbide luzeari bukera eman dio. Behin betiko Eszenatokiak agurtu baino lehen, taldeak bira bat eskainiko du eta Bilboko Arriaga Antzokian azken kontzertua, azaroan emanen du.

Jon GARMENDIA|12/06/2015 12:15
Baina
Idoia ERASO|10/06/2015 10:25|0 comentarios |
UEU eta AEK elkarlanean, udako ikastaroak antolatzeko

Uztailaren 8tik "Jardun" lelopean UEUk Ipar Euskal Herrian zortzi ikastaro eskainiko ditu. Aurten, AEKrekin sinatutako hitzarmenari esker, formazioa eta espazioak elkartrukatzeko bi entitateak elkarlanean arituko dira.

Kazeta|08/06/2015 15:40|0 comentarios
Aitor Servier txapelduna Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako gazteen xapelgoan

Aitor Servier azkaindarrak Hazparnen ospatutako Gazteen eskolarteko xapelgoaren finala irabazi du. Ekainaren 27an Nahia Sascorekin batera, Orion iraganen den Euskal Herriko Eskolarteko finalean parte hartuko du.

Kazeta|06/06/2015 08:20|0 comentarios
Karrika ikusgarriek "plazer egin" nahi dute Jokoz Kanpo ekitaldian

Ekainaren 6an, Ezpeletan Jokoz Kanporen edizio berri bat ospatuko da. Ikastaroek, dantza ikusgarriek eta musika emanaldiek herriko karrikak alaituko dituzte.

Kazeta|04/06/2015 12:00|0 comentarios
EHZk bi kantuekin hogei urteak ospatu ditu

Euskal Herria Zuzenean festibalak bi kantuekin aurten betetzen dituen hogei urteak ospatuko ditu. Estilo ezberdinekin bi kantuek ibilbidearen laburpena egiten dute.

Iurre BIDEGAIN|03/06/2015 08:30|0 comentarios
Erbestearen sentimenduen mapa poesia bilakatua

"Herri bihurtu zaidan deserrian" emanaldia ekainaren 6an Hendaiako Antoine d'Abbadie aretoan eskainiko da. Erbesteratu baten sentimendu intimoen aitorpena hiru elementuren bidez errezitatuko dute: margoa, hitza eta musika.

Ariane KAMIO|02/06/2015 08:20|0 comentarios
"Egiturari begiratuz gero, euskara duela 30.000 urte inguru sortutako hizkuntza izan daiteke"

Peter Bakker hizkuntzalariaren aburuz, zaila da hizkuntza baten erroraino joatea, sorkuntza zehaztea, baina Afrikako lehen biztanleek duela 60.000 urte egin zituzten migrazioen ondorenean ikusten ditu euskararekiko zantzu nagusienak.

Amaia OKARIZ|01/06/2015 12:05|0 comentarios
Emile Larre, Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren ikurra zendu da

Maiatzaren 30ean, Emile Larre euskaltzain emeritua hil zen, Kanbon, 89 urte zituela. Apaiz, bertsolari, kazetari eta idazle. Bertsolaritzaren sustatzaile eta eragile nagusienetakoa izan da Ipar Euskal Herrian, Herria astekariaren zuzendaria izan zen eta orain ohorezko zuzendaria zen. Bere aldeko hileta elizkizuna datorren asteartean, ekainaren 2an, egingo da, Baigorrin, arratsaldeko 15:30ean.

Ibai Gandiaga|7K
Espacio público
Página 73/ 77
ALBISTEA IRUDITAN
Naia Etxeberri eta Irati Alcantarilla sailkatu dira Sarako finalera
Bertsoa


Bertsulari Gazteen Xapelgoa iragan zen maiatzaren 18an Hazparnen. Naia Etxeberri nagusitu zen bertan eta Irati Alcantarillak txapeldunorde postua eskuratu zuen. Biek ekainaren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoan kantuan ekimenean parte hartuko dute Lapurdi ordezkatuz.

 

ARGAZKI GALERIA