Kazeta|20/03/2015 10:15|0 comentarios
110 hautagai homofobia eta diskriminazioaren kontrako borrokan engaiatu dira

Martxoko hauteskundeetara aurkeztuko diren 110 hautagaiek LGBT Les Bascos elkartearen agiria izenpetu dute. Horrekin, homofobia eta diskriminazioaren kontrako borrakan engaiatzen direla zihurtatu dute.

Kazeta|20/03/2015 07:00|0 comentarios
Aitzina doa Korrika

Poliki-poliki bere ibilbidea segitzen du Korrikak. Urepeletik jende artean atera ondoren, Xiberora joan da gau huntan euskararen aldeko lasterketa. 10.00ak aldera Nafarrora ailegatuko da, Ainhoako herria gibelean utziz.

Iurre BIDEGAIN|19/03/2015 19:40|0 comentarios
Urepeletik Bilbora bagaza Korrika!

Abiatu da Korrikako 19. edizioa. Urepeletik Bilbora euskararen defentsarako lasterketa aitzina doa eta Euskal Herriko 2.161 kilometro zerkatuko ditu. Korrikaren hasiera eguna hilabete anitzetako elkarlanaren emaitza izan da. Euskahaldunen memorian luzaz gordeko den eguna.

Iurre BIDEGAIN|19/03/2015 13:00|0 comentarios |
"Lehen kilometroaren lekukoa eramaiteak euskaraz normaltasunez bizitzearen ametsa irudikatzen du"

Laida Etxemendik eta Peio Iputxak aurtengo Korrikako lehen kilometroaren lekukoa eramanen dute. "Euskaldunen besta" huntan, hurrenez hurren, erakasle izandakoak eta erakasle den horrek euskararen alde lasterka eginen dute. Abiatzetik, emozioa eta hizkuntza defendatzeko nahiaren sentimenduak pausuz pausu bultzatuko dituzte.

goizeder taberna|19/03/2015 11:45|0 comentarios
Abiatu da Korrika

Urepeletik abiatu da 19. Korrika. Egunon osoan iraganen dena zuzenean segitu du KAZETA.EUS-ek. 2 000 kilometro iragan ondotik, martxoaren 19an helduko da Bilborat.

Arantxa MANTEROLA|19/03/2015 10:05|0 comentarios |
"Pauen ere Euskal Herriaren hitza entzunarazi behar dugu"

Muskildiko auzapeza izateaz gain, Xiberoako herri elkargoan lehendakariordea da osasun eta gizarte sailean. 42 urtez etxeetan gaixoen eta adinekoen laguntzarako zerbitzuak antolatzen aritu ostean, erretreta hartu du 63 urterekin. Haatik, oso aktibo jarraitzen du eta oraintxe bertan, departamenduko bozetan murgilduta dabil. Hautagai abertzaleen artean hautatua izateko parada aurreikusten diote.

Kazeta|19/03/2015 08:10|0 comentarios
Euskaren aldeko ahalmen urratsak Korrikarako prest

Korrikaren 19. edizioa abiatu baino lehen jendez bete da Urepele. Besta giroan egin dituzte Korrikarako "beroketa ariketak". Kantuak, ikusgarriak, tailerrak eta animazioak dira nagusi. 17.00etan abiatuko da lasterketa.

Kazeta|18/03/2015 16:50

Martxoaren 15an iragandako manifestazioaren ondotik, Marisol Touraine, Osasun ministroak plantan jarri nahi duen legearen kontra segitzen dute. MG64 sindikatuak deiturik, martxoaren 19an orotako medikuek greba eginen dute.

Argitxu DUFAU eta Iurre BIDEGAIN|18/03/2015 15:10|0 comentarios

Fermin Muguruza eta Harkaitz Canok "Black is Beltza" proiektua aurkeztu diete KAZETA.EUSen. Proiektuaren jatorria Iruñeko erraldoien konpartsak New Yorken egindako ateraldi baten argazkia da. Hortik abiatuta, nobela grafiko bat garatu dute DR. Aldereterekin batera. Martxoaren 19an Bi Harriz Lau Xori festibalaren karietara, "Black is Beltza" istoriaren proiekzio animatua eskainiko dute.

 

@iontelleria|18/03/2015 13:45|0 comentarios
 Lekukoaren atzetik, Urepeletik Bilbora, gure baliabideekin

Martxoaren 19ko 17.00etan abiatuko da Korrikaren 19. edizioa Urepeletik eta hamar egun beranduago, 29an iritsiko da Bilbora; 2.161 kilometro izango dira guztira eta horien guztien berri emateko jarraipen berezia gauzatuko dute NAIZek eta GARAk. Horretarako sortutako webgune berezian jasoko ditu kronikak, erreportajeak, argazkiak eta bideoak. Agendaren bidez egunez eguneko egitaraua izango du, gainera, erabiltzaileak eskura.

Página 364/ 394
ARGAZKI GALERIA
ALBISTEA IRUDITAN
Emazteen lekua karrikan ikusarazteko
Bizi Ekofeminismoa


Gizartean emazteek duten leku eskasa salatzeko, Bizi mugimenduko Ekofeminismoa taldeak Baiona tipian ekintza bat burutu zuen ekainaren 10ean. "Frantziar estatuan soilik karriken %6k du emazte izena". Hori dela eta, taldeak Benoîte Groult, Camille Claudel, Daniela Albizu edo Simone Weil bezalako izenak jartzea proposatu du eta bere egitasmoa kontuan hartzeko deia luzatu dio Euskal Elkargoari.