Kattin Chilibolost|27/05/2015 08:35|0 comentarios
Lau eskola okupaturik

Guraso eta erakasle andana batek beren herriko lehen mailako eskolak okupatu dituzte gela bakarreko eskolatzearen aldarrikatzeko.

Kazeta|26/05/2015 16:50|0 comentarios
Itsasuko artamendu zentroa "salgai" dago

La Nive artamendu zentroko langileek egoitza salgai dagoela "aldizkari batean" irakurri dute. Dirudienez, UGECAM "egoitza eta langileen" segida hartzeko pertsona baten bila ari da.

Argitxu DUFAU|26/05/2015 15:20|0 comentarios
Atxik Berrituz kolektiboak Pariseko Konferentzia Humanitarioan parte hartuko du

Atxik Berrituz Iparraldeko Kristau Kolektiboa, Euskal Herriko bake prozesuaz informatzeko Estatu frantseseko apezpikuen Batzorde ofizialarekin elkartu da. Horretaz gain, taldeak Parisen ekainaren 11n iraganen den Konferentzia Humanitarioan parte hartuko duela eta "Justizia eta Bakea" komisioko ordezkari bat ere ekimenean egonen dela adierazi du.

G. M. ZUBIARRAIN|26/05/2015 12:24|0 comentarios |
Aturriko itsas-basea galduko da, Faisaien irlako erregeordeak iraunen du zutik!

Hara zer dakarren merkatuak kontentatzeko nonahi eta nolanahi gastu publikoa murrizteak… Frantses armadaren berrantolaketak munduko agintekidetza txikienaren gaia plazaratu du. Burujabetza partekatua bada indarrean Euskal Herrian… Faisaien uhartean!

Kazeta|25/05/2015 15:40
Monsantoren kontrako pausuak Baionan

Maiatzaren 23an, Baionan 150 bat pertsonek Monsantoren kontrako manifestazioan parte hartu zuten. Kimikoki eraldatzen den nekazaritzaren aurkako aldarrikapenak nagusitu ziren.

Iurre BIDEGAIN|25/05/2015 12:40|0 comentarios
Aldaketa politikoaren garaia ailegatu da Nafarrora

Maiatzaren 24an iragan diren hauteskundeen emaitzek Nafarroan garai baten bukaera sinbolizatu dute. Aldaketaren alde apustua egiten duten EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrak UPN kanporatzeko beharrezkoak diren zinegotzi kopuruak lortu dituzte. Uxue Barkos (Geroa Bai) Nafarroako presidente berria izanen litzateke.

Naiz|25/05/2015 11:01|0 comentarios
EAJ nagusitu da Bizkaian 23 ordezkari lortuz

Foru hauteskundeetan gehiengoari eutsi dio EAJk, eta botoen %100 zenbatuta, duela lau urte baino batzarkide bat gehiago eskuratu du, 23 hain zuzen. EH Bildu bigarren indarra da eta Podemos izan da hirugarren alderdi bozkatuena.

Naiz|25/05/2015 09:22
EAJ Donostian garaile, EH Bildu hirugarrena gelditu da

Boto guztiak zenbatuta, EAJk lortuko ditu bozka gehien Donostian, bederatzi zinegotzi lortuz (29.029 bozka). Azken lau urteotan herriko etxean garaile izan den EH Bildu, aldiz, hirugarren tokian kokatu da, sei zinegotzi eskuratuz (20.467 bozka).

Iurre BIDEGAIN|25/05/2015 00:35|0 comentarios
"Askatasun eta konfiantza osoz" euskaraz irakurri dute gozotegian

Maiatzaren 20an Urruñako Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Martxuka dute gozotegian euskaraz irakurtzeko espazio berri bat estreinatu du. "Askatasun eta konfiantza osoz" interesatuek liburutegitik obrak hartzen ahal dituzte.

 

Kazeta|23/05/2015 11:45|0 comentarios
Urtebetetzeak edo mendi ibilaldiak, asteburu huntan Ikastolen esktutik

Asteburu huntan Ipar Euskal Herriko ikastola ezberdinek ospakizunak antolatuko dituzte. Aktibitate ezberdinen bidez, maiatzaren 24an Biarritzeko ikastolak 40. urteurrena ospatuko du. Hazparne aldean berriz, oinez eta bizikletaz mendi martxak prestatuko dituzte.

Página 360/ 412
BIDEOA


Baionako Etxepare Lizeoan ehunka gazte atera ziren karrikara Altsasuko gazteen alde. Oraingoan, Espainiako Auzitegi Gorenak auzia aztertu zuen egunaren bezperan etorri zitzaien elkartasuna Lapurdiko hiriburutik.

ARGAZKI GALERIA
 Errepikak martxan Aiherrako kabalkadarako
Guillaume FAUVEAU


Aiherrako kabalkadarako errepika orokora irailaren 15ean egin zen herriko frontoian. Belzuntze elkartearen eskutik, aihertarrek gisako beren lehen ikusgarria presentatuko dute irailaren 22 eta 29an, 16:00etatik aitzina pilotalekuan. Egitarauan dantza, antzerkia, makilariak, musika, bertsolariak eta azken kantu bat sartu dituzte. Lehentasuna euskara eta euskal kulturari emanen diote.