KAZETA|23/03/2019 15:03
Autoak gelditu ditu Oldartu kolektiboak

Gazte dinamikak ekintza burutu du larunbata honetako eguerdian Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan. Besteak beste, heldu den abuztuan Biarritzen ospatuko den G7 taldeko goi-bilera salatzeko sorturiko gazte ekimenak Euskal Herria "harrera herria" gisa irudikatu du protesta horren bidez migratzaileendako ohiko pasabide den Santiago zubian.

Kazeta|23/03/2019 14:55|0 comentarios
Martxoaren 24an kantuak Donapaleu hartuko du

Amikuzeko euskalgintza biltzen duen Zabalik elkarteak kantu bazkaria antolatu du heldu den martxoaren 24rako Donapaleun.

Kazeta|23/03/2019 08:30|0 comentarios
Altsasu igandeko mobilizazio handirako prestatzen ari da

Martxoaren 24an eguerdiko 12:00etan herria bete nahi duen mobilizazioa eginen da Altsasun, "Hau ez da justizia, Altsasukoak aske" lemapean. Espainiako Auzitegi Nazionalak erabakitako azken epaia kolpe gogorra izan bada ere, zigorturiko gazteekiko elkartasun mugimendua ez da geldirik. Aktibitate azkarrean dira herrian, baina baita Euskal Herriko mugetatik kanpo ere.

Arantxa MANTEROLA|23/03/2019 08:25|0 comentarios
Kontsumo zuzena eta zuzenekoa ahalbidetzeko xedez

Larrunkoop eta Hendaiakoop sortu berri dituzten proiektuek hurbileko produktuak bidezko prezioetan eskaintzeko helburua dute.

Kazeta|22/03/2019 14:05|0 comentarios
Ozeanoak babesteko engaiamendua hartu dute Biarritzen

Biarritzeko Ostalaritza Eskolako ikasleek ingurumena babesteko laguntza eman nahi dute. Martxoaren 23an, Surfrider Fundazioarekin batera, Milad hondartza garbitzeko ekimena antolatua izan da. Parte hartzeko deia egin dute.

Kazeta|22/03/2019 14:00|0 comentarios
Trantsizio energetikorako Paktuaren emaitzak eman ditu Bizi!-k

2014an Ipar Euskal Herriko 30 herrik trantsizio energetikorako Paktua izenpetu zuten. Herri hauteskundeetarako urtebete gelditzen honetan, Bizi! mugimenduak “Hitza Hitz” txostena publikatu berri du. Ondorio gazi-gozoak atera eta inplikazio handiagoa galdegin dute.

Kazeta|21/03/2019 15:05|0 comentarios
Petrolioz zikindutako hegazti hila agertu da Hendaian

Martxoaren 19an Hendaiako hondartzan petrolioz beterik zegoen itsas hegazti bat hilik aurkitu zuten. Oraino ez da Bizkaiko Golkoan hondoraturiko “Grande America” ontziak isuritako petrolioarekin lotura zuzenik egin. Azterketak abian dira.

Kazeta|21/03/2019 09:09|0 comentarios
Bernadette Jougleux Kanboko auzapeza zendu da

2017tik Kanboko auzapeza izan den Bernadette Jougleux asteazken arratsaldean zendu zen, eritasun luze baten ondorioz. Ipar Euskal Herriko hautetsi andana batek bere doluminak helarazi ditu.

Kazeta|21/03/2019 06:35|0 comentarios
Smartphoneak nerabeengan dituen arriskuez arituko dira Hendaian

“Smartphonea eta bere gehiegikeriak, haurtzarotik nerabezaroraino” izeneko gaualdia iraganen da Hendaiako Saint-Vincent eskolan, heldu den martxoaren 22an.

Kazeta|21/03/2019 06:30|0 comentarios
Emazteek eta gizonek dantzan duten lekua aztergai Donapaleun

Burgaintzi taldeak antolaturik, martxoaren 22an Oier Araolaza Arrieta dantzari eta antropologoak mintzaldia eskainiko du Donapaleun. Tradizioa egokitzeko beharra mahai gaineratuko du, azken urteotan hainbat herritan tentsioak sortu dituen gaiari helduz.

Página 1/ 375
ALBISTEA IRUDITAN
 Libertimendua errezibitu du Urepelek
Guillaume Fauveau


Bigarren aldiz, Bankako, Urepeleko eta Aldudeko gazteak elkartu ziren martxoaren 17an Libertimenduaren ikusgarria emateko. Ibarreko hiru eskoletako haurrek ikusgarri bat eskaini zuten Zanpantzar erre baino lehen. Aimar Karrikak eta Maindi Muruak kantatutako bertsoak alaiturik, dantza, kantu eta zirtzilen ironiaz gozatu zuen publikoak.

ARGAZKI GALERIA
Guillaume Fauveau


Arrakasta polita izan zuen ikasleek martxoaren 15erako antolatutako greba mugimenduak. Orotara, 1.400 gazte mobilizatu ziren ingurumenaren aldeko protestan. Aldaketa kimatikoari aurre egin eta neurri zorrotzagoak plantan ematea eskatu zieten eragile politikoei. Oroitarazi behar da mugimendu honen jatorria Suediako Greta Thunbergek egindako deian dagoela.