Joseba AURKENERENA|28/03/2019 13:55|0 comentarios
Xaia ostatua Bidasoa ibaiaren begirale

IRITZIA- Pausu edo Behobiako Xaia herri ostatuak heldu den urtean 100 urte beteko ditu. Urtemuga kari ostatuaren historiari buruz hainbat azalpen eskaini ditu Joseba Aurkenerenak. Gainera, Bakalau elkartea urte osoko kultur jardunaldi berezia prestatzen ari dela iragarri du.

Joseba AURKENERENA|19/03/2019 06:40|0 comentarios
Libertimendu urte,  bozkario urte

IRITZIA- Geroz eta herri gehiagok libertimenduak ospatzen dituzte Ipar Euskal Herrian. Ihauterietako ohitura honen nondik-norakoei buruz idatzi du gaurkoan Joseba Aurkenerenak.

Egoitz URRUTIKOETXEA|11/03/2019 06:45|0 comentarios
Aurrera Altsasu!

IRITZIA- Madrilgo Auzitegi Nazionaleko dei aretoak Altsasuko gazteen kontrako zigorra berretsi ondotik, gertakariei buruz idatzi du Egoitz Urrutikoetxeak. "Prozedura inpartziala" izateaz gain, Altsasuko herritarrek presio mediatikoa, politikoa eta poliziala pairatu behar izan dutela deitoratu du.

Joseba AURKENERENA|09/03/2019 13:34|0 comentarios
Urruñako ihauteak berriz lilitzen ari

IRITZIA- Urruñako ihauteriei buruzko historia gogora ekarri ditu Joseba Aurkenerena idazleak. Horrez gain, aurten otsailaren 23an iragan zen ospakizuna nola iragan zen azaldu du.

Joseba AURKENERENA|28/02/2019 06:40|0 comentarios
Jakes Bela, Mauleko euskaltzale oparoaren atsotitzak

IRITZIA- Jakes Belak egindako lanaz hitz egin du Joseba Aurkenerenak. Batez ere, Mauleko euskaltzaleak idatzi zituen atsotitzeak bildu ditu Eleka sailean duen txokoan.

Lizeoko ikasleak*|18/02/2019 07:40|0 comentarios
Lizeoko ikasleak elkarrekin orain, bihar bizitzeko

IRITZIA- Klimaren aldeko deialdia plazaratu du Cassin, Bernat Etxepare, Cantau, Louis de Foix, Armand David lizeoko ikasle talde batek. Gaur egun egoeraren irakurketa plazaratzeaz gain, mobilizatzeko deia ere zabaltzen dute gazteek.

Joseba AURKENERENA|15/02/2019 22:52|0 comentarios
Hartzaren Eguna Donibane Lohizunen

IRITZIA- Donibane Lohizunen otsailaren 9an iragan zen Hartzaren Egunari buruzko informazioa plazaratu du Joseba Aurkenerenak. Urtero errepikatzen dituzten erritoak ardatz izan ditu idazleak.

Joseba AURKENERENA|11/02/2019 13:56
Machu Picchu eta Agustin Lizarraga, aurkikuntza baten kronika

IRITZIA- 1902an, euskal jatorriko Agustin Lizarraga laboraria lur bila zebilen Peruko oihanetan. Halako batean, mendi gailur batean hiri zahar bat topatu zuen eta, horren lekukotasuna eman nahian, bere izena eta urtea ikatzez idatzi zituen hiri zaharreko murru batean. Hiram Bingham amerikarra iritsi zenean, hori dena ezabatu, eta beretzat hartu zuen Machu Picchu hiriaren aurkikuntzaren ohorea.

Larraitz Otazo, Jose Luis Turrillas, Oihana Parot, Unai Arkauz, Gabi Mouesca, Amaia Hinoux, Dabid Gramont, Mikel Irastorza eta Jokin Etxebarria|02/02/2019 14:00|0 comentarios
Oierri gertaturikoa berriz errepika ez dadin

IRITZIA- Oier Gomezen heriotza dela eta, eri diren euskal presoek pairatzen dutenaren larritasuna azpimarratu dute Harrera elkarteko kideek. Beren iritziz, “Euskal Herriko instituzioen presioa baitezpadakoa da eri diren presoak ahalik eta lasterren aske utz ditzaten”.

Egoitz URRUTIKOETXEA|29/01/2019 06:40|0 comentarios
Macronen “fartsa” handia

IRITZIA- Emmanuel Macron Frantzia Estatuko presidenteak abiatu duen “eztabaida handia” aipagai izan du Egoitz Urrutikoetxeak. Bere aburuz, “gobernuak ez du herritarren aldarrikapenei baikorki erantzuteko xederik”.

Página 2/ 15
BIDEOKLIPA
Xiberoots
Loading player...


Xiberoan sortutako Xiberoots reggae taldeak G7 goi bileraren aurkako abesti eta bideoklip hau zabaldu du.

ARGAZKI GALERIA
Guillaume FAUVEAU


Lehen aldiz, Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin iraganen da ekainaren 28tik 30era. Elkarteko kideak zein laguntzaileak muntaketan buru belarri dabiltza ostiralerako dena prest uzteko helburuz. Kontzertuek, dantza ikusgarriek zein tailerrek programa aberatsa osatuko dute aurten.