Joseba AURKENERENA|18/01/2017 17:10|0 comentarios
Euskaldunen animismoa eta euskara

Idazleak animismoaren garaiaz gogoetatu du. Ildo horretatik, euskaldunon ikuskeraz azalpenak eskaini ditu. "Euskara da gure arbasoak euskaldun bilakatu zituena, eta gu ere euskaldun egiten gaituena", nabarmendu du Aurkenerenak.

Leonie AGUERGARAY|02/01/2017 15:50|0 comentarios
Hunki jin Euskal Herrialat!

Muskildiko auzapezak INSEE zentroak egin duen ikerketa bati buruz gogoetatu du. Lanak baserrietako guneetan 1999etik 2007etara urtero jende kopurua emendatu dela dio. Aguergarayk Xiberoko egoeraz hausnartu du. Hala nola, eskualdera etorri direnek euskaraz zer dioten azaldu du.

Ixabel ETXEBERRIA|28/12/2016 16:00|0 comentarios
Paradigmak

IRITZIA- Aurten estreinatu dituzten bi antzezlanetaz gogoetatu du irakasleak. "Francoren bilobari gutunak" eta "Telesforo ez da Bogart" ikusgarrietaz, hain zuzen. Horretaz gain, herriaren paradigmak aldatu ez direla nabarmendu eta, Manu Azkarate euskal presoaren egoeraz hausnartu du.

Joseba AURKENERENA|23/12/2016 14:30|0 comentarios
Olentzero eta Kixmi, bi aro eta bi ikuspegi

Idazlea Eguberriko giroan murgildu da bere testuan. Laster Euskal Herriko etxeak zeharkatuko dituen Olentzerori buruzko gogoeta plazaratu du.

Maite UBIRIA|21/12/2016 12:40|0 comentarios
Ongi etorri bakearen artisauak!

IRITZIA- Kazetariak Luhuson atxilotu zituztenen bost lagunen desmartxari buruz gogoetatu du. "Bakearen artisauek" azaldutakoarekin bat dator Ubiria: "Luhusoko operazioak soka luzea ekarriko du".

Erik ETXART|15/12/2016 16:50
Asmoz eta jakitez

IRITZIA- Etxartek aitzinamenduei buruz gogoetatu du. Horretarako, teknologia berriek gizartean bultzatu dituzten eraginak adibidetzat hartu ditu.

Aurelia ARKOTXA|13/12/2016 16:20|0 comentarios
Euskaltzaindia euskararen hizkuntza-duintasunaren ispilu

IRITZIA- Irakasle eta idazleak elkargo bakarrean Euskaltzaindiak izanen duen lekuaz gogoetatu du. Bere aburuz, "Euskal Herri osoaren logika segituz Euskaltzaindiak izendaturik agertu beharko bailuke laster sortuko den HELEPen administrazio-testuetan eta haren konpetentziak definituak".



Joseba AURKENERENA|08/12/2016 16:30|0 comentarios
Mark Legasse nire oroitzapenetan

Idazleak Lapurdiko euskal militante anarko-abertzalearen biziaz azalpenak eskaini ditu. Bere bizitza eta ibilbidea oroitarazteaz gain, bere "esker onak" adierazi nahi izan dizkio Aurkenerenak. "Mark, milesker nire gazte urteetan bihotza magiaz, ilusioz eta aitzina egiteko gogoaz gainezkatzeagatik".

Bixente VRIGNON|01/12/2016 16:40|0 comentarios
Urtez urte, pausoz pauso

IRITZIA- Kazetariak Seaskaren egutegiei buruz sortu den eztabaidaz hausnartu du. Bere aburuz, Bob Edme argazkilariaren irudiek gizartea erakusten dute, "bere begitik ikusita". "Ez dut uste egia erakusteagatik, Seaska militantzia forma batean ala bestean murgiltzen dela", erantsi du.

Joseba AURKENERENA|28/11/2016 16:50|0 comentarios
Migel Servet fanatismo erlijiosoaren garretan

Idazleak Tuteran sortu Migel Serveten biziaren berri eman du. 1531. urtean argitaratu liburua aipatzeaz gain, beste hainbat obrekin ukan zituen arazoak azaldu ditu Aurkenerenak. "Garai hartako fanatismo erlijioso katoliko zein protestantearen biktima izan zen", erantsi du.

Página 14/ 16
BIDEOA


Baionako Etxepare Lizeoan ehunka gazte atera ziren karrikara Altsasuko gazteen alde. Oraingoan, Espainiako Auzitegi Gorenak auzia aztertu zuen egunaren bezperan etorri zitzaien elkartasuna Lapurdiko hiriburutik.

ARGAZKI GALERIA
 Errepikak martxan Aiherrako kabalkadarako
Guillaume FAUVEAU


Aiherrako kabalkadarako errepika orokora irailaren 15ean egin zen herriko frontoian. Belzuntze elkartearen eskutik, aihertarrek gisako beren lehen ikusgarria presentatuko dute irailaren 22 eta 29an, 16:00etatik aitzina pilotalekuan. Egitarauan dantza, antzerkia, makilariak, musika, bertsolariak eta azken kantu bat sartu dituzte. Lehentasuna euskara eta euskal kulturari emanen diote.