Iurre BIDEGAIN|21/09/2018 07:35|0 comentarios
Greba mugimenduari eusteko prest daude tren gidariak

SNCFek tren bat kontrolatzailerik gabe abiatu nahiko duen aldi oro, greba bat antolatuko dutela iragarri dute gidariek. Horretarako, “iraupen luzeko greba abisua” aurkeztu dute. Ekintzak prestatzeaz gain, informazioa banatzen segitzen dute beren desadostasuna adierazteko xedez.

Kazeta|20/09/2018 14:25|0 comentarios
Zabor bilketaren zerbitzua berriz martxan

CGTk irailaren 14an greba mugimenduari hasiera eman zionez geroztik, zaborrak metatuz joan dira Ipar Euskal Herriko kostaldean, zein Baionan. Euskal Elkargoarekin akordio bat lortu eta, lanera itzuli dira zabor biltzaile gehienak. Haatik, oraingoz, hogei bat langilek greban segitzen dute.

Kazeta|19/09/2018 06:50|0 comentarios
Bihartean, Nafarroarekin zubiak sendotzen

Azkenaldian Nafarroa, Gipuzkoa eta Baiona-Euskal Herriko merkataritza eta industria ganberak batzen dituen Bihartean elkartearen jarduera emendatu da. Horretan bereziki eragina izan du 2017ko ekainean Nafarroa elkartean sartu izanak.

Kazeta|06/09/2018 14:25|0 comentarios
Euskal Herriko Laborantza Ganbara sustengatzeko kanpaina

Irailaren 10etik urriaren 7ra bitarte, lau astetan zehar, Euskal Herriko Laborantza Ganbara sustengatzeko sos bilketa kanpaina eginen da. Sortu zenetik, proiektua nabarmen indartu da eta dituzten erronka berriei buru egiteko 1000 emaile lortu nahi dituzte.

HARITZ LARRAÑAGA|27/08/2018 07:28|0 comentarios
Xiberotar gazteek etxean lan egin dezaten

Joan den udaberrian "gazteei orientatzen laguntzeko" gidaliburua aurkeztu zuen Azia gazte elkarte xiberotarrak. Orain promozioa egiten ari da uda baliatuz eta haien ideia plazaratzeko xedez, herriz-herri pasatzen ari dira elkarteko kideak.

Béatrice MOLLE-HARAN|mediabask|0 comentarios
La nécessité d’un tourisme maîtrisé et équilibré

L’attractivité touristique se dégrade à mesure qu’elle croît. Qui souhaite que ce territoire perde sa spécificité et son identité au profit d’une folklorisation galopante ?

Iurre BIDEGAIN|06/08/2018 09:07|0 comentarios
Euriteak eta hezetasuna uzten amesgaiztoak

Abeltzaintza, baratzezaintza zein mahasgintzarentzat urte “zaila eta neketsua” izan da. Azken hilabeteetako euriteek eta hezetasunak laborari, baratzezain eta mahasgileen ohiturak aldarazi dituzte. Neguko uztari begira, aterabideen bila ari dira jada. Biharko Lurraren Elkartea eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara bezalako erakundek laguntza eskaintzen diete uzta ahalik eta emankorren izan dadin.

Kazeta|02/08/2018 06:55|0 comentarios
Bidaxune eta Bardozeko laborantza guneak babesik gabe

Laborantzaren arloan laguntza behar duten herrien zerrenda berria argitaratuko du Gobernu frantsesak irailean. Orain arte sostengu ekonomikoa eskuratzen zuten herri batzuk zerrendatik desagertuko dira, hala nola, Bidaxune eta Bardoze.

Kazeta|26/07/2018 15:05
 Hendaiak bideozaintza kamerak instalatuko ditu

Uztailaren 24eko herriko kontseiluan bideozaintza sistema baten alde bozkatu dute hautetsiek.

Maite UBIRIA|23/07/2018 07:05|0 comentarios
Euskal Elkargoak bat egin du euskoarekin

Ipar Euskal Herriko hirigunea Euskal Monetako kide izatea erabaki du uztailaren 17an. Aitzinetik, herri frankok hartu bidea segitu du.

Página 1/ 46
BIDEOA
Xole ARAMENDI
Loading player...


«Jakin» aldizkariaren zuzendari gisa parte hartu zuen Baionako Biltzarrean Joseba Intxaustik (Segura, 1936). Bera 50eko hamarkadaren erdialdean murgildu zen euskara batuaren aldeko ahaleginean. Ordura arteko elizgizonei euskaltzale laikoak gehitu zitzaizkien garaien lekuko izan zen. >>> ELKARRIZKETA OSORIK.