Jon GARMENDIA|20/04/2015 11:45|0 comentarios |
Jon GARMENDIA|16/04/2015 17:05|0 comentarios
Musika eta kalaka leize-zuloetan sortu balira bezala

Kalakan musika taldeak bere azken lana aurkeztu du Sarako leizean. «Elementuak» izena du diskoak, eta Madonnarekin biran ibili ondoren oinarrietara itzuli da Ipar Euskal Herriko hirukotea, kantu tradizionalak bildu, beren maneran egokitu eta zuzenekoak eskaintzera. Hamalau abesti eskaintzen ditu emanaldietan soilik salduko den diskoak.

Kazeta|16/04/2015 11:15|0 comentarios
Nazioarteko itzultzaileen bilaketa, euskal literatura mundura hedatzeko

Donostia 2016 egiturak eta Etxepare Institutoak "Itzultzaile berriak" proiektuaren baitan, nazioarteko itzultzaileak xekatzen ditu. Hautatutakoak euskara ikasi eta literatur obra bat beren jatorrizko hizkuntzara itzuliko dute.

Iurre BIDEGAIN|15/04/2015 08:05|0 comentarios |
Kazetaritza eta erleen arteko lotura taula gainean

Urtero bezala, euskara eta antzerki irakaslea den Antton Lucuk, Donibane Garaziko lizeoko gazteekin euskarazko antzerki ikusgarria prestatu du. Aurtengo "Erle Beltza" antzezlanak kazetaritzaren inguruko hausnarketak plazaratuko ditu. Apirilaren 16 eta 17an, Izpurako Faustin Benta Berri gelan, lehen eta bigarren mailako ikasleak errealitatea eta imajinazioaren artean arituko dira.

Ariane KAMIO|09/04/2015 16:50|0 comentarios |
Artedrama Euskal Laborategia: antzerkia egiteko manerak

Aulesti euskal antzerkigintzaren topagune izango da hamargarrenez apirilaren 6tik aitzina. Arnasgunea. Euskaraz helarazi eta euskaraz jasotzeko aukera da Artedrama Euskal Laborategiak (ADEL) sektoreko profesionalei eskaintzen diena. Antzerkigintzaren transmisioa euskaraz egitearen garrantziaz mintzatu da Ander Lipus eta belaunaldi berriengana hurbiltzeko beharraz ohartarazi du. Antzerkia egiteko manera bakarra ez dagoelako...

Jon GARMENDIA|06/04/2015 14:30|0 comentarios
"Gizonaren ahanzturaranzko jaidura burugabeak tristatzen nau"

Lehen Mundu Gerran ibilitako euskaldunen istorioak han-hemenka argitaratzen ari dira azken garaian, eta horiei guztiei Patri Urkizu idazleak egindako antologia elkartuko zaie orain. Testigantza zuzenak dira "1914-1918 Lekukoak" biltzen dituenak, idazle ezagun eta ezezagunen testuak. Maiatz argitaletxearen eskutik ikusi du argia, eta Sarako Idazleen Biltzarrean eskuragai izanen da.

Iulen Guirresse|03/04/2015 22:30|0 comentarios |
Xiberoko dantza

Beste proiektuen artean, Johañe Etxebestek Baküna Show dantza ikuskizunean parte hartu du. Azken emanaldiaren ondotik, ez zela besterik izanen uste ginuen, baina miarritzeko Maitaldiaren egitarauan agertu da berriz xiberotar dantzak oinarri dituen obra. Ligiarrarentzat, dantza unibertsala da, gorputz adierazpen bat, sentimenduak edota mezuak pasarazten dituena.

Gara|27/03/2015 22:55|0 comentarios |
Ipar Euskal Herriko autoreak, poesia eta fikzioak ditu ardatz "Erlea" aldizkariaren 8. aleak

Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Erlea" aldizkariaren 8. aleak atzo ikusi zuen argia. Hamar alerekin, "XXI. mende hasieran euskal literatura zertan den" erakutsiko dela ziurtatu zuen Bernardo Atxagak.

Jon GARMENDIA|26/03/2015 10:30|0 comentarios |
Pepe
Iurre BIDEGAIN|25/03/2015 15:30|0 comentarios |
"Ikusgarriak Mikel Laboaren unibertso handiko paleta txiki bat erakusten du"

Ttanttaka konpainiak "Zazpi aldiz elur" ikusgarria eskainiko du martxoaren 26an Angeluko Quintau antzokian. Elurraren metafora erabiliz, Mikel Laboaren unibertsoa islatzen duen ikusgarriak, zazpi istorioen lotura egiten du. Mireia Gabilondo zuzendariak ikuslea "ametsen mundura" eramaiten duen emanaldia aurkeztu du.

Página 78/ 80

 

ARGAZKI GALERIA
Euskarabentura


Arabari agur esan eta datozen lau egunetan Gipuzkoako lurretan ibiliko da euskararen espedizioa. Barnealdeko Donejakue bidea jarraituz Iruneraino helduko da.